Arbelaren erauzketa eta manufaktura
Itsasondoko udalak proiektu berri bat bultzatu du, duela gutxi, udalerriak arbelaren lanketari loturik izan duen iragan industriala ezagutzeko helburuarekin, jarduera horri lotuta baitago aipatutako udalerriaren nortasuna. Lan hau amaitu ondoren, meatzaritzari eta industriari loturiko iragana ezagutarazteko faseari ekin ahal izango dio udalak.
Beka bati esker ekin zitzaien lan horiei, eta, orain, azterketa zehatzago baten bitartez eman nahi zaio jarraipena. Azterketa hori osatzeko, halaber, Itsasondoko udalerriari dagokion lurraldea eta paisaia aztertu eta erregistratuko da.
Udalaren aginduz, Ondartez S.L. enpresak bere gain hartu du, 2010eko urtarrilaz geroztik, Itsasondoko industria-jarduerak izan duen historiaren eta ondarearen azterketa, eta horixe da agiri honetan aurkeztuko dena