Eranskinak
i. Itsasondoko arbel-meatzeetako eta -lantegietako makinen zerrenda historikoa
Sarasolatarren tailerretako makina batzuk. ITSASONDOKO UDAL ARTXIBOA, sig. 329
Hijos de Juan M. Sarasola
a) Erauzketagunea
Santa Bárbara meatze-kontzesioko makinak, 1957. urtean:
Meatzea ustiatzeko, José Manuel Sarasola Zalacaínek honako makina eta instalazio hauek erosi eta kokatu ditu, bere baliabideez baliatuta: Hofman konpresore sail bat, 50 HP General Eléctrica motor elektriko batekin, 104.021 zkia. 50 kVA-ko Aria trasformadore bat. 700 m-ko bidea, 10 kg-ko errailarekin. 1-3/4-ko 350 m hodi. Arbel-blokeak ebakitzeko hari helikoidaleko instalazioa, 10 HP-ko 156.622 zenbakiko Siemens motorrarekin. Zerra mekaniko zirkular bat, 5 ZP-ko 1, 3 ZP-ko 1 Ø = 1 m (patentatua). 2 iraulki-bagoneta. 4 plataforma-bagoneta. 10 kg-ko 50 m bide. Urzuarán markako dibidieta bat, 76.23 zenbakiko 8 HP Siemens motorrarekin. 24 m I habe, 280 mm-koa. 10 kg-ko 100 m bide. 60 m I habe, 280 mm-koa. Aireko polipasto elektriko bat, 3 t-ko 2 motorrekin, aurreko habeen gainean ibiltzen dena. 10 kg-ko 55 m bide. 48 m I habe, 280 mm-koa. 1-3/4-ko 60 m hodi. 1"-ko 30 m hodi galbanizatu. Aireko polipasto bat, 3 t-ko 2 motor elektrikorekin, Krug markakoak, 1.512 zkia. Bi iraulki-bagoneta. Plataforma-bagoneta bat. Dibidieta elektriko bat, 8 HP motorrarekin. Orga bat, putzu estalkia. 1-3/4 kg-ko 40 m bide. 10 kg-ko 40 m bide. Orga bat, putzu estalkia. Iraulki-bagoneta bat. Urzuarán markako dibidieta elektriko bat, 76.23 zenbakiko 8 HP Lloyd motorrarekin. 1-3/4-ko ehun metro hodi. 1"-ko 50 m hodi. Ingersoll konpresore saila, 100.545 zenbakiko Saghenuert 50 HP motorrarekin. La Croix markako bi mailu zulagailu. Astra markako 3 mailu pikatzaile. 1-3/4-ko 70 m hodi. 8 mm Ø-ko hiru faseko 70 m linea. 24 m I habe, 200 mm-koa. Polipasto bat 3 t-ko 2 motor elektrikorekin, Dernag markakoa. 1-3/4-ko 70 m hodi. 8 mm Ø-ko hiru faseko 4030 m linea. 10 kg-ko 430 m errail-bide. 2 iraulki-bagoneta. 2 plataforma-bagoneta. Dibidieta elektriko bat, 8 HP-koa. 10 kg-ko 270 m errail-bide. 1-3/4-ko 70 m hodi. 6 mm Ø-ko hiru faseko 300 m linea. 2 iraulki-bagoneta. 2 plataforma-bagoneta. Dibidieta elektriko bat, 8 HP motorrarekin. Dibidieta elektriko bat, 8 HP motorrarekin. Dibidieta elektriko bat, 8 HP motorrarekin. 2 orga, Isazaga zeharkako putzuaren estalki. 1-3/4-ko 450 m hodi. 250 m bide, 10 kg-ko errailarekin. 6 mm Ø-ko hiru faseko 300 m linea. Gesa markako 2 mailu zulagailu. Astra markako 2 mailu pikatzaile. 2 iraulki-bagoneta. Plataforma-bagoneta bat. Dibidieta elektriko bat, Urzuarán markako 8 HP-ko motorrarekin. Meindiger markako 15 HP-ko haizagailu xurgagailu bat190.
El Ángel de la Guarda meatze-kontzesioko makinak, 1957. urtean:
Meatze hori ustiatzeko makina hauek erosi eta erabili dira: 5 m2-ko etxola bat, hormigoizko oinarriarekin, adreiluzko hormekin eta arbelezko sabaiarekin, konpresorea gordetzeko; ABC konpresore sail 1, 53.000. zenbakidun Electra Industria markako 35 HP-ko motorrarekin. Transformadorearentzako hormigoizko etxola bat; 50 KVA-ko transformadore 1, 1.202 zenbakiduna eta Alberto Romero markakoa. 7 kg-ko 250 m errail-bide. 10 kg-ko 50 m errail-bide. 6 mm-ko hiru faseko 40 m linea. 1-3/4-ko aire konprimituko 60 m hodi. Iraulki-bagoneta bat. Plataforma-bagoneta bat. 36 m I habe, 280 mm-koa. 3 t-ko 2 motor elektriko dituen polipasto bat, aurreko habeen gainean dabilena, Krug markakoa eta 1.727 zenbakiduna. 8 HP-ko dibidieta elektriko bat, Munacas markakoa eta Siemens motorduna. Urak husteko bonba 1 , 7 HP-ko motorrarekin. 1-3/4-ko 25 m hodi galbanizatu. Flabinan mailu zulagailua. Astra markako mailu bat191.
b) Gune produktiboa
Pizarrerías Sarasola enpresak 1924an zituen makinak:
25 HP-ko 2 turbinek mugiarazten dituzte, guztira, lau zerra biribil, lantzeko 4 makina, 2 zerra biribil, zerrendako zerra bat, biribiltzeko 2 makina, buruxkari bat eta 2 tupi, egurrezko markoak egiteko192.
Pizarrerías Sarasola enpresak 1957an zituen makinak:
Tornes eta Landart markako bederatzi zerra arbela ebakitzeko; bi guraize lan hori bera egiteko; bi makina arbela lantzeko, Landart markakoak; bi makina automatiko zerrak zorrozteko, Tornes markakoak; arrabotatzeko sei makina, hainbat neurritakoak, Maquinista Guipuzcoana markakoak; bost makina zulagailu, hainbat neurritakoak, bat Puliment markakoa, E.E. markakoa bestea, eta Maquinista Guipuzcoana markakoak beste hiruak; bost leungailu, Landart markakoak; bi zulagailu elektriko, Material Industrial markakoak; esmeril makina bat, Onena markakoa; bolazko bi errota, Gastañaga markakoa; eskuko bi garabi; orga bat esmeril diskoarekin; transformadore bat 100 K.A.V., A. 1 E. A. 260.436 zenbakiduna; 30 HP-ko motor bat, transmisioetarako, Hendels markakoa, 29.425 zenbakiduna; 3 transmisore, motorrekin eta txirrikekin; makina ehungailu bat, arbel-blokeak ebakitzeko, Eguren markakoa; 7 kg-ko 400 m errail-bide; bagonetak, baskulak, ingudeak, sutegiak, torlojuak, etab. Lantegiko indar eragilea lortzeko, Oria ibaitik eratorritako 2 ur-aprobetxamendu zeuden193.
Pizarrerías Ibarra enpresak 1924an zituen makinak:
13 HP-ko turbina batek arrabotatzeko 3 makina eta zerra biribil bat mugiarazten ditu194. 12 HP-ko turbina batek zerrendako 2 zinta eta korronte jarraituko dinamo bat mugiarazten ditu195.
Pizarrerías Ibarra enpresak 1957. urtean zituen makinen deskribapena:
Enpresa horretan makina hauek zeuden: 3 zerra, horietako bat orgarekin, eta denak 15, 25 eta 3 HP-ko motorrarekin, Lloyd 28.736, Guilliet 3.668 eta 3.258. Tupi bat eta egurra lantzeko makina bat, Guilliet motorrarekin. 2,5 HP-ko motorra duen zulagailu bat, Guilliet markakoa. 2,5 HP-ko motorra duen zulagailu bat, Guilliet markakoa. Beste zerra bat, Guilliet motorduna. 3 mihiztatzaile, bi Sansón motordunak eta bat Gilliet motorduna. Bi tupi, Guilliet motorrarekin. Makina automatiko bat arbelari markoa jartzeko, bi motorrekin eta enpresak asmatutako aginte koadroarekin. Zulagailu motordun bat, enpresak asmatua. Beldar-lixagailu automatiko bat, arbelen markoetarako, motorrarekin eta Puliment motorreko xurgagailuarekin. Onena esmerilagailu bikoitza. Beldar-lixagailu automatiko bat, arbel harriarentzat, motorrarekin eta Rodríguez Hermanos motorreko xurgagailuarekin. K.V.A. korronteko transformadore bat, Asea markakoa, 262.576 zenbakiduna. Wolf lurrun-makina multzoa, 100 HP-koa eta Luth-Rosan 100 KVA-ko alternadorearekin, 23.774 zkia. 15 HP-ko motor bat Wolf Siemens multzoa abian jartzeko, 101.363 zkia. Zementu-blokeak egiteko beste makina bat, Ubane II. 2 baskula Lasa. 3 HP-ko 18 m-ko ardatz-transmisioa. 2 zulagailu, Material industrial. 2 tornu, Corcuera. Sacia limatzaile bat. Burdina ebakitzeko Champion makina bat. 3 esmeril makina, Onena. 2 soldadura autogeno eta elektriko, Ortega. Zerrak zorrozteko makina, Antuñano. Bankada bat, sutegi bat eta ingudea196.
Zentral Etxeko makinak, 1957. urtean:
Gas pobreko 2 multzo, bertako egur hondakinez baliatzen direnak. 190 HP-ko Crossley markako gas pobreko motor 1, 44.953 zenbakiduna, Siemens markako alternadorearekin, 193.285 zenbakiduna, 170 KVA gasogeno, koadro elektrikoak, egokitzeko tresnak, etab. Viseterthur markako gas pobreko beste motor bat, 50 HP-koa, 182. zkia., Lloyd markako 40 KVA-ko alternadoreakin, 46.905 zenbakiduna197.
Fabrika Zaharreko makinak, 1957. urtean:
5 zerra biribil, hainbat neurritako arbel-blokeak ebakitzeko, hiru Landart, bi Tornes eta bat Maquinista Guipuzcoana. 3 tonako diferentzial bat, T Omega habearekin. Eskoletako arbela lantzeko 2 makina, markarik gabe. Arbelak ebakitzeko guraizeak, markarik gabe. Arbelei zilindro forma emateko 2 makina, markarik gabe. Zerra biribilak zorrozteko makina, Torner, automatikoa, 2 HP-ko motorrarekin, ardatzeko transmisioa txirrikarekin. 20 HP-ko H.E.G. 17.526 motorra. 7 kiloko 200 m errail-bide. Altzairuzko kable bat, 300 m luze, 7 HP-ko motorrarekin, Siemens markakoa. Iraulki-bagoi bat, mahaitxoa, esmerila, tornua, ingudea, sutegia, torlojua, etab.198