URKIPE Haurreskola, zure zain gaude!

Itsasondoko haurreskolaren HELBURUAK...
Familiaren laguntzarekin, haurraren garapen osoa sustatzea, ingurunea ezagutzen laguntzea, haren nortasuna indartuz. Haurrek, garapen ebolutibo orekatua izateko, haien hezkuntza prozesuan izan ditzaketen hutsuneen eta gabezien aurrean, hezkuntza prebentiboa eta orekatzailea sustatzea. Hezkuntza eta laguntza jardueren barruan hauek guztiak barne hartzen diren hezkuntza globala sustatzea: gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, bestea, nia, afektibitatea, arrazionaltasuna, erreala, ametsezkoa. Hezkuntza sortzailea programatzea, horren bidez, haurrek bilaketa eta abstrakzio berriak egin ditzaten eta kontzientzia har dezaten. Familiei haurren garapen osoari dagokion laguntza ematea. Eskolarekin elkarlanean, hezkuntzan norabide eta helburu berdinak markatuz eta haurreskolatik eskolarako bideak jarraipena izan dezan
 
Itsasondoko haurreskolaren ANTOLAKUNTZA...
Itsasondoko Haurreskolak bi ikasgela, psikomotrizitate gela eta jantokia ditu.
1.urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 8. Hezitzaileen kopurua 1,5.
2.urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 13. Hezitzaileen kopurua 1,5. 
 
ORDUTEGI ETA KUOTAK 2015-2016
Haurreskola goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00etara dago irekita.
Familiek haurreskola irekita egongo den 208 eguneko arreta zuzenagaitik ordaindu behar duten kostua 11 hileko kuotatan zatitu egiten da. Haur bakoitzak eskolan ematen dituen orduen araberako kuotak azpiko eranskinean ikus ditzazkezue.
OHARRA: ordutegia urtero aldatuko da haur eta hezitzaile kopuruaren arabera
 
KONTAKTUA
E-maila: itsasondo.itsasondo@haurreskolak.net
Tel: 943 164 831