Itsasondo Haurren Herria
ZERGATIK, ITSASONDO HAURREN HERRIA??
Herri txikia izateak, ez du zailtasuna izan behar edozelako ekintzak herrian antolatzeko garaian, ezta haur, nerabe eta gazteekin lan egitekoan ere. Horretarako, ordea, oso garrantzitsutzat jotzen dugu haurreskolak, eskolak eta ludoteka eta gaztelekuak bat egitea. Horrela, zerbitzu hauen izaera indartzeko faktore garrantzitsutzat jotzen ditugu, hauen partehartzea herrian. Horietako bakoitzak elkarri asko dute emateko, lantzeko eta elkarlana egiteko. Herri txikietan, umeak elkartzeko oinarrizko leku bihurtzen dira, haurreskola, eskola, haur txoko eta gaztelekua eta herriari bizitza ematen die, herriko bizitza bermatzen dute. Gauza ederra da hori eta guztiok ere hori babestu egin behar ditugu. Horrelaxe sortu zan haurren herria egitasmoa. Guk argi daukagu, gure zerbitzuetara datozen umeak etorkizuneko herritar bihurtzeko sozializazio prozesuaren eragile nagusietakoak garela. Umeei izaera pertsonala garatzeaz gain, herritar izaera garatzen ere lagundu diezaiekegu, euren herrietako sustraiak eta erroak ezagutaraziz eta haietaz harro sentiaraziz.
NORK PARTEHARTZEN DUTE PROIEKTU HONETAN?
Egin den lehen ibilbide honetan, Urkipe Haurreskolako hezitzaileak, Urkipe Herri Eskolako irakasleak, Itturri txiki guraso elkarteko kideak, Udaleko teknikaria eta Udal zinegotziak partehartzen dute.
ZERTARAKO DA HAURREN HERRIA?
2013ko Irailean bildu ginen lehen aldiz eta orduan, “Itsasondo haurren herria”ren asmo nagusia , haurreskolak, eskolak eta udalak zerbitzuaren eskaintza herritarrei zein herritik kanpo aditzera ematea zen. Herriaren indargune gisa “salduz” 0-30 urte bitartean herriak eskaintzen dituzten aukerak. Helburua: txikitatik herriak eskaintzen dituen zerbitzu, baliabide eta eskaintzaz jabetzea, horiek ikusgarri eginez eta horiei balioa emanaz, bai herri barruan bai kanporantz. Ikasturtea pasa dugu, oso urte emankorra izan delarik. Hasieran finkatu genituen helburuak lortze aldera ekintza batzuk ere egin dira. Orain, egitasmoa, haratago doa eta hausnarketa prozesu baten ondoren, egitasmoak indarra hartu du.
EGITASMOAREN HELBURU OROKORRAK
- Oinarriak eraiki haur partehartzaileak, autonomoak, kritikoak sortzaileak herriko parte izateko
- Ekarlana heziketa formal eta ez formalaren artean
- Hemengo eskolara etortzen ez diren haurrak gureganatzea, herrian gelditzea
ORAIN ARTE ZER EGIN DUGU?
- Amankomunean sinisten duten egitasmo bat aurrera eramatea.
- Herriko haurrak ardatz hartuta, talde lana, elkarlana. Herrira begirako egitasmoa irudikatu.
- Profesional desberdinen arteko sare lana. Hezitzaile, irakasle, guraso eta teknikariak mahai baten inguruan jarri, norabidea markatu eta elkarrekin lan egitea.
AURRERANTZEAN ZER?
Itsasondon esparru ezberdinetan haurgintzan lanean dihardugun zenbait lagun bildu eta herri honetako umeak modu anitz eta partehartzaile batez herritar bihurtuko dituen proiektua jarri dugu martxan. Lehenengo harria, oraindik, asko egiteko, baina ilusio bat piztu da eta horri eutsiko diogu.
KLIKATU HEMEN ETA IKUSI HAURREN HERRIA EKIMENAREN BARRUAN EGIN DITUGUN EKINTZEN BIDEOAK
Zu ere etorri zaitezke!! Gonbidatuta zaude!!