Agenda

ITSASONDOKO UDALEKUAK 2021

Noiz?
EKAINAREN 28TIK-UZTAILAK 23
Goizeko 10:00-13:00
Zein adinetako haurrak?
2009-2018 URTE BITARTEKOAK (3-12 urte)
Zenbat €?
GURASO ELKARTE+URKIPEKO KIDEAK: 100€
URKIPE ESKOLAKO KIDEAK (guraso elkarteko kide ez direnak): 115€
BESTELAKOAK: 135€
Izena ematea?
Maiatzaren 28 arte (ez da onartuko epez kanpoko izen ematerik) 
Izen emateko beharrezko dokumentazio:

BASERRIETARA URA ERAMATEKO PROIEKTUA

ITSASONDO ETA ORDIZIAKO 41 BASERRI GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAREN SAREKO UREZ HORNITZEA
 
Itsasondoko etxe gehienetako ura Mendibilgo depositutik dator eta honera, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Arriaranen duen presatik bideratzen da. Hala ere, inguruko herrien sareetatik gertuago dauden etxebizitza batzuk (Iturrioz, Lasarte, San Juan,...) herri horietatik (Altzaga, Legorreta, Ordizia) ematen die sareko ura Kontsortzioak.

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Kaixo,
Datorren astean hasiko da Gipuzkoan errenta aitorpenaren kanpaina, eta, ohi dugunez, aurten ere herritarrek aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditugu.
Gipuzkoako kasuan, UEMAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egiten dute kanpaina, Ogasunarekin euskaraz lelopean.
Itsasondoko udaletik herritarrak animatu nahi ditugu, errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. 
Atxikirik albistean, Diputazioaren jarraibideak, euskarazko hautua nola egin behar den azaltzeko

Orriak