Itsasondoko Atez Ateko Zabor Bilketa Sistema

BILKETAREN NONDIK NORAKOAK

Atez Ateko gaikako bilketa sistemaren bidez jasotzen dira hondakinak Itsasondon. Hala, ontzi baten bidez etxe bakoitzean sortzen diren hondakinak kalean dagoen puntu batera eramaten dira, bertan Sasieta Mankomunitatekoak eotrri eta jaso ditzaten.

Bilketa sistema honen bidez, egun bakoitzean gai mota bat biltzen da, gehien sortzen denari egun gehiago eskainiz. Hala, 2tan organikoa biltzen da, 2 aldiz ontzi arinak, behin kartoia eta beste behin birziklatu ezin den errefusa.

Beste gaiak, hau da, beira, olioa, pilak eta arropa kaleko edukiontzietan biltzen dira.

Kuboak Mankomunitatearekin adostutako puntuetara aterako dira. Kuboek etxebizitza bakoitzeko kodigo eta zenbaki partikular bat izango dute, eta hala, hainbat datu ezagutu ahalko dira: maiztasuna, bilketa ordua, altxaldi kopurua eta beste hainbat xehetasun. Bilketa egin ostean, kuboak etxean jasoko dira.

ORDUTEGIA:

Egun bakoitzeko gaia 20:00etatik goizeko 6:00etara atera ahalko da.

EGUTEGIA:

Irudia

 

LANDA EREMUKO BILKETA GUNEAK:

Landa eremuko bizilagunentzat eta erabiltzaile puntualentzat bilketa gune bat jarri da:

- Kamioien aparkalekua

Erabiltzaileek identifikazio-txartel bat dute bilketa gune horretara sartzeko, gainontzeko bizilagunek berriz, larrialdi kasuetan erabili ahalko dute Udalean txartela eskatuta.

HONDAKINEN BEREIZKETA

Hondakinak ondo bereizi ahal izateko gida bat banatu da etxe guztietara. Horrez gain, GAIKA mugikorren bidez hondakinak sailkatzeko aplikazioa ere herritarren eskura dago.

Hauexek dira bereizita jasoko diren gaiak:

GAI ORGANIKOA

Nagusiki janari hondarrak dira, bai janari gordinarenak eta baita prestatu ondorengoarenak ere.

- Kubo aireztatua: kubo hau etxe barrurako da eta poltsa konpostagarriekin batera erabiltzen da.

- Poltsa konpostagarriak: hauek erabiliz gero hondakinak aireztatuta daude eta usainik ez da sortzen. Lurruna iragaten uzten dute, baina likidoa bertan geratzen da, iragazgaitzak baitira. Konpostagarriak ere badira; beraz organikoarekin batera konposta bihurtzen dira.

- Organikoa kalera ateratzeko kubo itxia: hau da kalera atera eta bilketa zerbitzuarekin adostutako puntuan utzi beharreko kuboa.

PAPERA ETA KARTOIA

Egunkariak, aldizkariak, paperak, sobreak edo antzekoak, edota kartoizko kaxak eta ontziak.

Kubo indibidualetan edota komunitarioetan aterako da papera eta kartoia, etxebizitza bakoitzeko bizilagunek erabaki bezala.

PLASTIKOZKO, METALEZKO EDO BRIK ERAKO ONTZI ARINAK

Edarien, xaboien edota garbiketarako produktuen ontzi guztiak, bilgarriak, latak, kontserben ontziak eta brikak.

ERREFUSA

Birziklatzeko ahal den guztia sailkatu ondoren geratzen dena ontzi honetan sartuko da. Gai oso txikia izan ohi da, eta norbere higienerako produktuek, paper zikinak eta aldikako hondakinek osatzen dute bereziki.

Hondakinak bereizteko gida
Irudia Irudia Irudia Irudia

Irudia

Irudia Irudia Irudia

EDUKIONTZI KOMUNITARIOAK

Kaleetan dauden tokian mantenduko dira ondoko gaietarako edukiontzi komunitarioak:

  • Beira
  • Erabilitako arropa eta oihalak
  • Pilak eta telefono mugikorrak
  • Sukaldeko olioa

TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteen bilketa orain arte bezala mantenduko da eta hilabete bakoitzeko bigarren asteartean egingo da bilketa. Trasteak etxe aurrean edo bilketa zerbitzuarekin adostutako puntuan utzi beharko dira.

GARBIGUNEAK

Orain arte bezala jarraituko dute. Edozein unetan erabil daitezke etxeko hondakinak edota bolumen handikoak uzteko.