Albisteak

ITSASONDOKO UDALETXEAREN BERRITZEA

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Landa Gipuzkoa 32 programatik lortutako dirulaguntzarekin, ITSASONDOKO UDALETXEA BERRITZEKO proiektua exekutatzeko tramiteak bideratu ondoren erreforma obren 1. fasea irailean amaiturik egotea aurreikusten da.
Azken hilabetean, erreforma obren barne sartzen diren Liburutegi-ludoteka atala eta zerbitzu energetikoen atala esleitu dira eta obra horiek ere 2012. urtean amaiturik egotea aurreikusten da.
Fase horiek amaitu ondoren, 1. solairuan kokaturik dagoen Kultur Gunearen obra geratuko da egiteko.

ADMINISTRARI LAGUNTZAILE BATEN KONTRATAZIOA

EGIN BEHARREKO LANAK

Itsasondo, Arama eta Altzagako udaletako publikoaren harrera zerbitzua atenditzea, administrari laguntzaile bati dagozkion funtzioak burutuz (telefonoa, idatziak, datuak sartu, informatika lanak e.a.)

ESKATZEN DIREN BALDINTZAK

Administrari ikasketak izatea gutxienez Lanbide Heziketa 1. maila administrazio alorrean edo antzekoa. Euskeraren ezagutza Ega edo 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea.

Excel, Access eta Word programak erabiltzen jakitea

Orriak