Albisteak

HELDUENTZAKO Kontsumo tailerra

Aurtengo Eskolako Agenda 21 programaren barruan, herriko ikastetxean arduraz kontsumitzeko tailerra jaso dute gure herriko gaztetxoenak. Programari lotuta, Kontsumo tailerra antolatu da herritar oroei zuzenduaKontsumoa ardatz izanik eta alor ezberdinetatik begiratuta, honek sortzen dituen ondorio ezberdinak aztertuko dira, sortzen diren hondakinak, ditugun ohiturak, aukera desberdinak… Erosketak modu ekologiko batean egiteko aholkuak eman eta berrerabiltzeko moduak mahai gainean jarriko dira.
 

Ataungo eliza ezagutzeko txangoa egin dute Bizi Nahi elkartetik

Beste behin ere Bizi Nahi Jubilatu Elkartetik txangoa prestatu zuten apirilaren 29an Ataun San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutzera. 10:00etan Itsasondoko plazatik irten eta Ataun San Martingo plazara iristean, Atsedentoki elkarteko kideak egin zien ongi-etorria. San Gregorio aldera erreka ondoan dagoen bidean paseotso bat eman ostean hamaiketakoa egin zuten Atsedentoki elkartean. Ondoren eliza eta hango organo barrokoa (1761ean eraikia) bisitatu eta 14:00etan Bitor jatetxera gerturatu ziren bazkaltzera. Bazkari ederra egin eta giro paregabean egon ziren.

GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON

GOIERRIKO GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON BILERA  APIRILAREN 7AN
 

2013. urte amaiera aldean herritarrekin bilerak egin genituen herritarren garraio beharrak zeintzuk ziren identifikatzeko.

Herri ezberdinetako bizilagunekin eginiko bileretan jasotako proposamenekin txosten bat prestatu da; txosten horretan oinarriturik Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikariek, autobus zerbitzuen aurreproiektu bat prestatzen ari dira.

Aurreproiektu hau aurkeztu nahi dizuegu Itsasondoko  herritarrei, zuen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Udalak kudeaturiko langabeen lan-poltsa

Udalak, langabezian dauden herritarrei laguntzeko asmoarekin, lan poltsa berri bat sortuko du eta zuen burua lanerako eskaini nahi duzuen herritarrok, egitasmo honetan parte har dezakezue izen-emate orria betez. Udalak bitartekari lana baino ez du egingo, herriko langabeen poltsa honetan izena eman duten pertsonen datuak herrian dauden enpresetara bidaliz, udaletxera langile bila gerturatzen denari eskainiz eta baita beste zenbait erakunde zein enpresetatik egiten diren edo egin behar diren deialdien informazioa jarraituz.
 

Udaletxeko 1. solairuaren inaugurazioa

Udaletxeko 1. pisuaren obra bukatzear da. Abenduak 13 arratsaldeko seietan inaugurazioa egingo da "Itsasondo Ekinez Egina" parte hartze prozesuaren herri batzar batekin.
Udaletxean egin den obra honen bidez udaletxe zaharraren berrikuntza prozesuan beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman da eta aspalditik herriak behar zuen  erabilera anitzeko areto multimedia bat edukiko dugu. Herritar orok erabili ahal izango du gune berri hau, kultur edo herriarentzat interesgarri izan daiteken beste edozein ekitaldi antolatzeko.
 

LIBURUTEGIKO ARRETA ZUZENA: ZERBITZU BERRIA

Herri bizitza taldean egin zen eskaerari erantzunez, Itsasondoko liburutegiak, arreta zuzena eskainiko du hilean behin, urritik abendura arte. ( froga moduan, benetako beharra zein den aztertu nahi delako)
Honen helburua, liburutegia herritarrengana gerturatu eta zerbitzu bat gehiago ematea da. Bertara gerturatzen denak, txartel eskaera egin dezake, txartelak jaso, liburuak eskatu, liburuak topatzen ikasi dezake ( sarean adibidez), kzguneko eskabidea egin dezake eta horrez gain, kexak, proposamenak egiteko aukera izango du.

UDALEKUAK MARTXAN

Aisialdiko jardueren egitaraua atzo hasi zuten Itsasondon, Guraso Elkarteak antolatuta. Herriko haurrek (2-11 urte bitartekoak) bertan izango dituzte udalekuak aurten ere, uztailaren 19ra arte. 36 haurrek eman dute izena, eta hiru begirale ariko dira haiekin lanean. Gaztelekukoek ere egitarau berezia izango dute uztailean. 17 nerabek eman dute izena. Herrian ezezik, kanpora ere irtengo dira, txangoetan: [...]

Orriak