Albisteak

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA

  • MARTXOAK 4, ASTEARTEA:
  • o Hitzaldia: Autoestima (ezagutu zure burua, asko balio duzu eta.)
  • o Non: Jubilatuen elkartean
  • o Ordua: 17:00etan
  • MARTXOAK 7, OSTIRALA:
  • o Ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa, ondoren askaria herriko plazan.
  • o Ordua: 17:30etan
  • MARTXOAK 8, LARUNBATA:
  • o Bazkaria emakumeentzat
  • o Non: Arbel-aitz elkartean

ITSASONDOKO TABERNARI IZENA JARTZEKO LEHIAKETA

Itsasondoko Herri Ostatuak laister izango ditu bere ateak irekiak; bertako lanak ia amaituta bait daude. Tabernari eman beharreko azken ikuituen artean dago tabernari IZENA jartzea.

Asmo honekin eta herritar guztiek parte hartu dezaten lehiaketa bat antolatu dugu. Otsailaren 8ra bitartean tabernari jartzeko izen proposamenak helerazi behar dizkiguzue; iristen zaizkigun izen guztien artean bat aukeratuko dugu eta berau saritua izango da.

Izenen bat otu zaizuen guztiek gurekin harremanetan jartzeko ondorengo bideak dituzute:

ITSASONDO 2.0 HERRI ALDIZKARIAREN LEHENENGO ALEA KALEAN DA IADANIK

Itsasondoko "Itsasondo 2.0" herri aldizkariak iadanik argia ikusi du.
Aldizkari honen asmoa, Itsasondon gertatzen diren berri azpimarragarrienen berri ematea da. Bestetik herritarren ahotsa entzun dadin hainbat atal daude beraiei zabalik.

Bi-hiru hilabetean behin argitaratzea da asmoa eta espero degu herriatarren artean harrera beroa egitea Itsasondo 2.0 aldizkari honi.

GOIERRI KOLORE ERAKUSKETA

GOIERRI KOLORE ERAKUSKETA
ITSASONDOKO UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 18tik abenduaren 23ra bitarte.

ORDUTEGIA:
Astelenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara
Larunbatean abenduak 22 arratsaldeko 4etatik 6,30 etara
Igandean abenduak 23 goizeko 11etatik eguerdiko 1etara

Hamabi lagunen testigantzak bildu dituzte egileek adierazpen artistikoan. Denek ezaugarri bera dute: bizimoduaren gorabeherek eraginda emigratzea erabaki zutela noizbait, eta eskualde honetan egin dute topo.

Nagusia 7 ­etxeko 1. solairuan koka­tzen den Udalaren jabe­tzako etxe­bizi­tza errentan ematea

Urriaren 29an egindako udal batzarrean, Udalak Nagusia 7. zenbakian 1. solairuan duen etxebizitza errentan emateko baldintza plegua onartu zuen.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10etik urtarrilaren 3a bitartekoa izango da.

Baldintzak eskuragarri izango dira udal bulegoan, lan egunetan, goizeko 9etatik 13etara bitartean.

Informazio gehiago 943881170

Orriak