UDALAREN ZERBITZU TELEMATIKOAK

Udal Erroldarako zerbitzuen bidez honakoa egin dezakezu:udal zerbitzu telematikoak

  • Zure erroldako datuak kontsultatu edozein momentutan.
  • Zurekin batera bizi direnen datuak ere bai.
  • Erroldan izan dituzun mugimendu guztiak ikusi (egitasmoan parte hartzen duten edozein herritan dituzun mugimenduak barne).
  • Erroldatze ziurtagiria eskatu. Zerbitzuak PDF formatuan emango dizu, eta udalaren sinadura digitala erantsia duenez, legezko balio osoa du.

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Udal Errolda zerbitzuetara sartzeko: SARTU

 

Tasas/Zergak zerbitzuen bidez honakoa egin dezakezu:

  • Zure izenean eta indarrean dauden tasa eta zergen kontsulta (ibilgailuak, ondasun higiezinen gaineko zerga, urak, zaborrak eta estolderia, etab.).
  • Aurreko tasa eta zergen kontsulta.

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Tasak/Zergak zerbitzuetara sartzeko: SARTU

Ordainagiri-en bitartez honakoa egin dezakezu:

  • Tasa eta zergei dagozkien eta zure izenean dauden ordainagiri guztien kontsulta. Hasieran azalduko dira ordaindu gabeak, helbideratuak egon arren (kobrantza borondatezko epearen amaieran egiten da).
  • Ordainduta dauden aurreko ordainagirien kontsulta.
  • Halaber, ordaindu gabe dituzun ordainagiriak. Horien ordainketa egiteko prozedura has dezakezu hemen (prozedura hau sistema seguru baten bidez egiten da, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-atebidea erabiliz).

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Ordainagiri zerbitzuetara sartzeko: SARTU

NIRE ORDAINKETA ON-LINE

Zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin,Itsasondoko Udalak aukera eman nahi die hiritarrei udal-ordainagiriak eroso, erraz eta modu seguruan ordaintzeko. Hain zuzen ere, ordainketa hauek egin daitezke horrela: OHZ (Ondasunen eta Higiezinen Zerga), JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga), ibilgailuen zerga eta ura, zaborra eta estolderiko tasa.
Tresna hau erabiltzeko, txartelen bat eduki behar duzu, kreditukoa edo zordunketakoa, Finantza Entitate Kolaboratzaileren batena (Kutxa, BBVA, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa), edo, bestela, haien On-line bankuaren erabiltzailea izan behar duzu eta, ordaintzeko unean, eskura eduki Itsasondoko Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen zaizkizun datuak sartzeko; datu horiek ordainagiriaren goialdean, ezkerretara, aurkituko dituzu, barra-kodearen ondoan (Jaulkitzailea eta atzizkia – Erreferentzia – Identifikazioa – Zenbatekoa).

Ordaintzeko era honetan bermatuta dituzu segurtasuna eta konfidentzialtasuna, eta erosotasunaren abantaila ere eskaintzen dizu udal-ordainketen transakzioan:
* Segurtasuna transakzioetan, Finantza Erakundeek eskainitako inguru seguruan egiten baitira; alegia, elkartrukatzen den informazioa zuk soilik ikusi ahal izango duzu Interneten.
* Datuen konfidentzialtasuna, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dion legezkotasuna baitu. Norberaren datuak babesteko legea da berori (LOPD).
* Erosotasuna, eguneko 24 orduetan baitabil ordainketa era hau. Horrela, joan-etorriak eta itxarote-ilarak saihestu ahal izango dituzu.

Baliabide hau erabiltzeko, eskura izan beharko duzu edozein Finantza Erakunde Laguntzaileren ordainketa-txartelen bat (Kutxa, BBVA, Euskadiko kutxa, Banco Guipuzcoano), edo bestela, zeure on-line bankaren erabiltzailea izan eta ordaintzerakoan eskura eduki Itsasondoko Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen dizkizuten datuak sar ditzazun. Errekerimenduaren ezkerretara, gainaldean aurkituko duzu hori (Erakunde bidaltzailea-Erreferentzia-Identifikazioa-Zenbatekoa).
Ordainketa egiteko, urrats hauek eman behar dituzu:
1. Inprimakia bete ordainketa-abisuan aurkituko dituzun datuekin eta onartu botoia sakatu.
2. Sartutako datuak zuzenak direla egiaztatu eta onartu botoia sakatu.
3. Ordainketa egin nahi duzuneko Finantza Erakunde laguntzailea hautatu eta onartu botoia sakatu.

Eragiketa egin ondoren, Finantza Erakundeak ordaindu duzunaren ziurtagiria egingo dizu. Inprima ezazu.

Aukeratu xaguarekin ondorengoa Isunak zerbitzuetara sartzeko: SARTU