AZAROAREN 15ean IPUIN KONTALARIA LIBURUTEGIAN


Itsasondoko Udalak, Nagusia 27ko behean kokatuta dagoen Udalaren Herriko Taberna ustiatzeko lehiaketa bidezko esleipena egingo du.
Lehiaketa hau arautuko duten oinarri zehatzak Itsasondoko Udalean eskuratuko ahal izango dira.
Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 14ean amaitzen da.
Informazio gehiago Udaletxera etorriz (9:00-13:00) edo 943 881170 telefonora deituz.
Odol emaile zareten guztioi eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Urriaren 24ean , asteazkena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko batzar aretoan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu
ITSASONDO AZTERGAI BEKA
Itsasondoko Udalak, ITSASONDO AZTERGAI BEKA deialdia egiten du. ITSASONDO aztergaitzat harturik, arrobien ustiaketaren nondik norakoak eta horrek herriaren garapenerako izan duen garrantzia aztertzea izango da, ikuspegi historiko, soziologiko, pertsonala e.a.
Oinarriak:

9:00 GOIZ ERESIA
11:00 MEZA NAGUSIA
12:00 HAMAIKETAKOA, BERTSOLARIEZ LAGUNDURIK.. (goiko plazan)
13:00 TOKA TXAPELKETA (goiko plazan)
18:00 PILOTA PARTIDA, NESKAK PALAN
19:00 PILOTA PARTIDA AFIZIONATUAK, ESKUZ BINAKA
20:00 SAGARDO DASTAKETA
Ekainaren 23an, San Juan bezpera, Herriko plazan, ohiko San Juan Sua piztuko da. Bertan, suaren inguruan solasean gauden bitartean, sardina eta txorixoa dastatu eta sargado freskoa edateko aukera izango da. Itsasondoar guztiak gonbidatuta zaudete.

Nomadak Tx, filma ezaguna izango dugu ikusgai maiatzaren 11an, gaueko 9:30etatik aurrera Itsasondoko gaztetxean.
Filma honetan Oreka Tx txalaprta taldeko bi kideek munduan zehar txalaparta lagun dutela bizitako abenturen berri emango digute. Guzti hau, musika eta irudi ikusgarriez lagundurik.
Gonbita luzatua dago, ez zarete damutuko.

11.00: MEZA NAGUSIA
Ondoren:Hamaiketakoa OLARTE ANAIAK trikitilariek alaiturik.
14.30: BAZKARIA
17.00: XXIV. MUS TXAPELKETA herrikoia.
19.00: ERROMERIA OLARTE ANAIAK trikitilariekin.
Odol emaile zareten guztioi eta etorkizunean izatea gustatuko litzaizuen guztiei, Apirilaren 2an, astelehena, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean, Itsasondoko gimnasioan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol emateak antolatu dituela jakinerazten nahi dizuegu. Bertaratuko zaretenoi aldez aurretik eskerrak ematearekin batera oraindik odol emaile ez zaretenori lehen urratsa ematera animatzen zaituztegu.
Copyright © 2025, Itsasondoko Udala
Theme by Devsaran
