ADMINISTRARI LAGUNTZAILE BATEN KONTRATAZIOA

EGIN BEHARREKO LANAK

Itsasondo, Arama eta Altzagako udaletako publikoaren harrera zerbitzua atenditzea, administrari laguntzaile bati dagozkion funtzioak burutuz (telefonoa, idatziak, datuak sartu, informatika lanak e.a.)

ESKATZEN DIREN BALDINTZAK

Administrari ikasketak izatea gutxienez Lanbide Heziketa 1. maila administrazio alorrean edo antzekoa. Euskeraren ezagutza Ega edo 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea.

Excel, Access eta Word programak erabiltzen jakitea

BALORATUKO DA

Goierrin erroldatuta egotea eta horien artean 2010eko uztailak 31a baino lehenagotik Itsasondo, Arama edo Altzagan erroldaturik daudenak lehentasuna izango dute egingo diren probak gainditzen badituzte.

KONTRATU MOTA Obra edo zerbitzua ordezkatzen duen kontratuaren iraupenaren arabera, gehienez urte bete

LAN ORDUTEGIA Goizeko 9etatik 13etara

LANEAN HASTEKO AURREIKUSITAKO DATA 2010EKO IRAILAREN 15A

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA 2010eko irailaren 3a

AUKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA: N.A., ikasketa titulu ofizialak, Ega edo 3. Hizkuntza eskakizunaren egiaztagiriak, informatika ikastaroen tituloak.