Albisteak
TELEBISTEN ANTENEN EGOKITZAPENA
Antena kolektiboaren egokitzapena egin baduzu edo egitekotan bazara, dirulaguntzak eskatzeko web orria honako hau da:
http://www.televisiondigital.gob.es/DividendoDigital/Paginas/ayudas-gobi...
Laguntzak eskatzeko epea: 2015eko ekainak 30
Informazio gehiago Itsasondoko Udaletxean.
ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIAREN INAUGURAZIOA
GAUR ITSASONDO - ORDIZIA BIDEGORRI ZATIA INAUGURATU DU ALDUNDIAK
2015eko martxoak 12, osteguna
Gaurkoan Itsasondo eta Ordizia lotzeko bidegorri zatia ofizialki ireki du Aldundiak. Era horretan Itsasondo eta Ordizia herriak bidegorri bidez lotuta geratu dira eta, aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo - Legorretan bidegorriarekin.
Azpiegitura berria 1.230 metro luze da eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako tokia dauka, karril bana markatuta dituelarik.
EMAKUMEA ETA URA, dokumental emanaldia
MARTXOAK 5
KULTURGUNEAN 19:00
Emakumea da munduko toki askotan ura biltzeaz arduratzen dena. Horregatik, emakumea familiako osasunaren arduradun bihurtzen da adin goiztiarrean, eskolara joateaz utziz ardura hori aurrera eramateko. Hori gutxi balitz, ura falta denean emakumea bera izaten da biktima zuzenena.
NOLAKO FESTAK NAHI DITUZTE GURE HAURREK?
Azalpena:Herri bizitza taldea, Martxoan herriko festen inguruko hausnarketa egitekoa da. Herritarrei, elkarteei galdetzen zaien bezala, haurrei ere galdetu egin nahi diegu.
EGUNA: MARTXOAK 11, ASTEAZKENA
ORDUA: 17:00 -18:30
LEKUA: LUDOTEKA
NORENTZAT: HERRIKO HAUR GUZTIENTZAT ( 4 urte arte, heldu batez lagundurik. 4 urtetik gora bakarrik)
MAKROBIOTIKA TAILERRA
Datorren larunbatean, otsailak 28, makrobiotika tailerra izango da Itsasondoko Bizi Nahi elkartean, goizeko 9:30etatik 14:30etara. Bertan udaberriko energia nolakoa den aztertuko dugu, medikuntza txinatarreko "zuhaitza" elementuari buruz arituko gara (gibela eta behazuna elementu horri dagozkio), eta gorputza neguko lozorrotik nola esnatu ikusiko dugu, udaberriari ongietorria egiteko.
HAURREN HERRIA TXANGOA
Hotz baina eguraldia lagun izan genuen larunbatean. 35-40 haur eta heldu inguru bildu ginen eta denon artean Itsasondoko txokoak arakatu eta hobetzeko proposamenak izan genituen hizpide, ITSASONDO HERRI BIZI ETA AKTIBOA eraiki asmoz. Bukatzean Bizi Nahi jubilatu elkartera gerturatu ginen, jubilatu elkarteko kideek prestatutako salda goxo goxoa edatera, gorputza berotu eta mingaina astintzera berriz ere!
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- …
- hurrengoa ›
- azkena »