GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON

GOIERRIKO GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON BILERA  APIRILAREN 7AN
 

2013. urte amaiera aldean herritarrekin bilerak egin genituen herritarren garraio beharrak zeintzuk ziren identifikatzeko.

Herri ezberdinetako bizilagunekin eginiko bileretan jasotako proposamenekin txosten bat prestatu da; txosten horretan oinarriturik Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikariek, autobus zerbitzuen aurreproiektu bat prestatzen ari dira.

Aurreproiektu hau aurkeztu nahi dizuegu Itsasondoko  herritarrei, zuen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

EGUNA: APIRILAK 7, ASTELEHENA
ORDUA: ARRATSALDEKO 18:00etan
LEKUA: ITSASONDOKO KULTUR ARETOAN