Albisteak
E- LIBURUTEGIA MARTXAN DUGU!!!
Internet bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma bat da. Irakurketa hori, streaming, ordenagailu edo gailu mugikorren bidez egin daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko : www.euskadi.net/eliburutegia
Baldintzak:
- Liburutegiko txartela eta pasahitza izatea. ( pasahitza ez baduzu, udaletxean berria emango zaizu.Txartelik ez baduzu, egin orain eskaera)
- Internet konexioa
- Gailu bateragarria eta interneteko sarrera
Info +
Aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso dituzte UEMAko sei udalek
Asko dira EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkaria den Carlos Urkixoren eskutik helegiteak jaso dituzten udalak. Oraingoan, Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek jaso dituzte aktak euskara hutsez bidaltzeagatik. Bihar, Eusko Jaurlaritzak deituta HAKOBAren bilera egingo da gaia lantzeko.
HAURREN HERRIA FESTA: ALTXORRAREN BILA
HAURREN HERRIA EGITASMOA EZAGUTZERA EMATEKO ASMOZ EGITARAUA ANTOLATU DUGU
EGUNA: ABENDUAK 20, LARUNBATA
10:00 ALTXORRAREN BILA
Eguerdian, BAZKARIA
Ondoren, MURALA
Bukatzeko, argazki bateratua
HERRITAR GUZTIAK ZAUDETE GONBIDATUTA
ANTOLATZAILEA: HAURREN HERRIA ( HAUR ESKOLA/HERRI ESKOLA/ GURASO ELKARTEA/ HAUR, NERABE ETA GAZTERIA ZERBITZUA)
EUSKERAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
• 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak biltzen dira bertan: Filmak, Jostailuak eta jokoak, Musika, Komikiak, Aldizkariak, Liburuak, Gurasoentzako materiala, Informatika eta App-ak, Ikasmaterialak...
• Katalogoan azaltzen diren prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
• www.katalogoa.org webgunean informazio zabalagoa aurkituko duzu: produktu gehiago eta horien ezaugarriak, baita saltokietara iristeko aukera ere.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- …
- hurrengoa ›
- azkena »