LIBURUTEGIKO ARRETA ZUZENA: ZERBITZU BERRIA

Herri bizitza taldean egin zen eskaerari erantzunez, Itsasondoko liburutegiak, arreta zuzena eskainiko du hilean behin, urritik abendura arte. ( froga moduan, benetako beharra zein den aztertu nahi delako)
Honen helburua, liburutegia herritarrengana gerturatu eta zerbitzu bat gehiago ematea da. Bertara gerturatzen denak, txartel eskaera egin dezake, txartelak jaso, liburuak eskatu, liburuak topatzen ikasi dezake ( sarean adibidez), kzguneko eskabidea egin dezake eta horrez gain, kexak, proposamenak egiteko aukera izango du.
Zerbitzu hau, hileko lehen astearteetan emango da, arratsaldeko 16:30-18:30etara. Honako egun hauetan izango da:

  • URRIAK 1
  • AZAROAK 5
  • ABENDUAK 10

Horrez gain, herritarrentzako buzoia ere jarriko da, edozein galdera, kexa edota proposamenak luzatzeko.