Albisteak

BANDOA

Naiz eta behin baiño gehiagotan txakurrei buruzko bandoak eman, oraindik ere herriko zenbait bide, plaza, haur parke eta lorategietan beraien kakak jaso gabe uzten dira.
Beraz, jakin erazten da, animalien jabeek betebeharrak dauzkatela Euskal Autonomia Erkidegoan Txakurak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak eta 1993ko urriak 29ko animalien babestekoan, zehazten denaren arabera.
101/2004 Legearen 4. Artikulua.- Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak:

HERRI BARATZA

Goiko kalean Udalak egokitutako herri baratzako 2 partzela libre geratu dinenez, honen bidez dei egiten zaie interesaturik dauen herritar guztiei udaletxean izena emateko.
Urtean 30 €-ko kuota ordaindu behar da.
Aurkeztu beharrekoa N.A.-ren kopia eta baldintzak betetzen dituela adierazten duen idatzia.
Eskatzaile gehiago azaltzen badira, zozketa bidez erabakiko da.
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 15

APIRILAK 29 - PARTAIDETZAKO AURREKONTUAK

Zure eskualdea hobetzeko proposamenak egin nahi badituzu, formularioa bete dezakezu edo udaletxean eta Kaxintanen jarri ditugun postontzietan uzti dezakezu. Ekarpenak egiteko garaian, bi irizpide kontuan hartu behar dituzu: zure proposamenak eskualde ikuspegia izan behar du, hau da, eskualdearentzako onuragarria izan behar du. Bigarrenik, Foru Aldundiaren eskumenekoak izan behar du.
Zure ekarpenak egin ditzakezu apirilaren 30 arte.

DOKUMENTAL EMANALDIA - E.H. EZKUTUKO ZORRA

APIRILAK 16 - 19:00tan KULTURGUNEAN
Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure jarduera ekonomikoak zein kontsumoak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dute, haiekiko zor bat sortuz, zor ekologikoa, alegia.

Orriak