Albisteak

URRIAK 10 - MENDI IRTEERA

GOIERRIKO TXOKOETATIK BARNA 
HIP HIP URRI! egitasmoaren barruan eta Familietako kultur aisialdia sustatze aldera, mendi irteera.
10:00tan Legorretako plazan elkartu eta Urdaneta auzotik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta ondoren bostaitzetatik bueltan Itsasondora jeitsiko gara. 13:30ak aldera Itsasondoko plazan bazkaldu eta arratsaldean jolas ezberdinak egiteko aprobetsatuko dugu.

ONGI PASA JAIETAN

IRAILAK 18 - OSTIRALA

17:00 BINGO herrikoia.
17:00 APAR FESTA (eguraldiaren arabera baliteke beste ekitaldiren bat egotea).
18:30 TXUPINAZOArekin batera jaiei hasiera emango zaie.
19:30 TOKA txapelketa.
21:00 HERRI AFARIA
23:30 ERROMERIA EZTEN GIRO! musika taldearekin.
Goizaldean baratzuri zopa eta txokolate jana kaxintane tabernan.
 

IRAILAK 19 - LARUNBATA

Orriak