EMAKUMEA ETA URA, dokumental emanaldia

MARTXOAK 5
KULTURGUNEAN 19:00
Emakumea da munduko toki askotan ura biltzeaz arduratzen dena. Horregatik, emakumea familiako osasunaren arduradun bihurtzen da adin goiztiarrean, eskolara joateaz utziz ardura hori aurrera eramateko. Hori gutxi balitz, ura falta denean emakumea bera izaten da biktima zuzenena.
Uraren zikloaren eta bizitzaren zikloen arteko paralelismo bat eginez dokumental honek emakume-ur arteko binomioa ez ezik, etorkizunean geroz eta gehiago egingo dugun galdera planteatzen du: Ur faltaren aurrean nork du beronen eskubidea?
Amaieran sari baten zozketa izango da!! Animatu.
ONGIZATEA lan taldetik sustatutako ekimena.