BANDOA

Naiz eta behin baiño gehiagotan txakurrei buruzko bandoak eman, oraindik ere herriko zenbait bide, plaza, haur parke eta lorategietan beraien kakak jaso gabe uzten dira.
Beraz, jakin erazten da, animalien jabeek betebeharrak dauzkatela Euskal Autonomia Erkidegoan Txakurak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak eta 1993ko urriak 29ko animalien babestekoan, zehazten denaren arabera.
101/2004 Legearen 4. Artikulua.- Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak:
2.– Hiri barruko bide eta gune publikoetan, bai eta eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak kontrolatuta eramango dira beraien ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hori ez betetzea arau-hauste larria izango da animaliak babesteari buruzko Legearen 27.2 h) artikuluaren arabera.
3.– Debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, haur—parkeetan, lorategietan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debeku horri jaramonik ez egitea, arau-hauste larria izango da Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluaren arabera.
Urriak 29ko 6/1993 Legearen 14. Artikulua Abandonatutako animaliak bazter utzitako animaliatzat joko da jatorriaren eta jabearen identifikaziorik ez daramana eta bakarrik dabilena, bai eta identifikaziorik eraman arren, jabeak edo arduradunak galdu egin dela jakinarazi ez duena ere.
Kode Zibilaren 1905. Artikuluak ezartzen duena ere gogorarazi nahi da, non ezartzen den animalien edukitzailea dela animaliak sortzen dituen kalte, galera eta arazoen erantzulea.
Guzti horregatik honako hau gogoratzen da:
Debekatuta dago txakurren edo animalien gorozkia bide, espazio publikoetan, lorategietan edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Espaloien edo oinezkoentzako bideren baten gorozkia uzten badute, txakurra daramanak garbitu beharko du zikindutako lekua. Udaletxean gorozkiak jasotzeko poltsak banatzen direla gogorarazten da.
Herriko gune publikoak, parkeak, lorategiak…biztanleek gozatzeko dira eta batez ere umeek, horregatik, animalien jabeei arduraz jokatzeko eta neurri hauek betetzera dei egiten diegu. Horrela egiten ez den kasuetan dagokion zigorra jartzeko tramiteak burutuko dira. Itsasondon, 2015 ekainak 2 Udala