Albisteak
TTIPI TTAPA HERRIKOIA
APIRILAK 12, ASTEARTEA
17:00 TTIPI TTAPA HERRIKOIA EGINGO DA
HERRITAR GUZTIAK ZAUDETE GONBIDATUTA
*Eguraldi txarra bada, aerobic saioa egingo da frontoian.
Ekintza hau jubilatu elkarteak antolatu du.
Haur, nerabe, gazte, heldu...denok ttipi ttapa kirola egitera!!!!
http://www.itsasondo.net/Itsasondoko-pantailen-informazioa
ERABILTZEN EZ DIREN JOSTAILUAK BILTZEKO KANPAINA
Erabiltzen ez diren jostailuak biltzeko kanpaina Itsasondon.
Jolas txokoan berrerabiltzeko erabili nahi dira. ( mozorroak,egurrezko blokeak, mahai jolasak,jolas sinbolikorako materiala, ahalik eta errealenak badira, hobe)
Bilketa egiteko proposatzen dugun eguna:
APIRILAK 13, ASTEAZKENA
ORDUTEGIA: 15:30-17:30
MARTXOAK 16 - DOKUMENTALA | FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA
Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat da, emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoetatik abiatzen dena. Hala nola dokumental honetan ikusgai izango dira, jai batzorde anitzetan indarkeria sexistari erantzuteko sortu izan diren protokoloak.
Ordua: 19:00tan
Lekua: Kulturgunean
Animatu!
MAKROBIOTIKA TAILERRA
MARTXOAK 12 | BIZI NAHI ELKARTEAN 9:30
Datorren larunbatean alga tailerra izango dugu Itsasondoko Bizi-nahi elkartean. Algak mineral iturri oso aberatsa dira eta onura asko dituzte guretzako. Onura horiek zeintzuk diren eta algek nola laguntzen gaituzten ikasiko dugu. Gainera, alga bakoitza nola erabili eta nola sukaldatu ere ikusiko dugu. Ohikoa denez, tailer teorikoaren ondoren, tailer praktikoa izango dugu, eta alga desberdinak erabiliz hainbat plater sukaldatuko ditugu, eta algen egin ditzakegun erremedio naturalak ere ikusiko ditugu.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- …
- hurrengoa ›
- azkena »