Albisteak

ITSASONDO ETA LEGORRETAKO UDALAK ARKITEKTO PLAZA BETETZEKO DEIALDIA

Irailaren 12ko datarekin ; Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Itsasondo eta Legorretako udalen artean arkitekto plaza betetzeko deialdia.
Eskaerak eredu  ofizial eta normalizatuarekin Legorretako Udalean edo Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira. Epea, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural izango dira.
 

URKIKO JAIAK - IRAILAK 10, 11 eta 14

Animatu Urkiko jaietara!
Hona hemen egitaraua:
IRAILAK 10, LARUNBATA
20:00tan JAIEN HASIERA SUZIRIAK BOTAZ
21:00tan LAGUN ARTEKO AFARIA
23:00tan ERROMERIA LAJA eta LUTXURDIO trikitilariekin
IRAILAK 11, IGANDEA
11:00tan HAMAIKETAKOA EPELDE eta LUTXURDIO trikitilariek alaiturik
14:30tan BAZKARIA
18:30tan HERRI KIROLAK:
AIZKOLARIAK: ARROSPIDE, UGARTEBURU, "TXIKIA IV" eta URTEAGA
HARRIJASOTZAILEA: GOENATXO III

ITSASONDOKO JAIAK 2016: DANTZA LEHIAKETA

EGUNA: IRAILAK 17, LARUNBATA
MODALITATEA: LIBREA
BALDINTZAK

  • Abestiak EUSKARAZ izatea baloratuko da
  • Gehienez 3 minutuko abestiak

IZEN EMATEA

  • IRAILAK 13 BAINO LEHEN
  • Udala, Kaxintane eta eskolan jarriko diren buzoietan eskuorria betez.

 
ABESTIAK maddi_alberdi@hotmail.com helbidera bidali mesedez!
Youtube-tik hartutako abestiak badira, abestiaren link-a bidaltzearein nahikoa litzateke.
ANIMATU!

MAKROBIOTIKA TAILERRA

UZTAILAK 9 | 9:30 BIZI NAHI ELKARTEAN
Ikasturteko azken tailerra!!!
Ezagutu itzazu azukreak zure organoengan eta osasun egoera orokorrean duen eragina. Egun azukrea da dugun pozoin handienetako bat, gehienbat produktu prozesatu gehienetan ezkutuan dagoelako, baita berez gaziak diren "elikagaietan" ere. Hori dela eta, guk uste baino azukre askoz gehiago kontsumitzen dugu, eta hórrela, pixkanaka gure gorputza ahulduz goaz. Azukrearen hatzaparretatik nola askatu erakutsiko dizut, zer pausu eman eta nola gainditu azukrea jateko gogoa arrakastarekin.

Orriak