Albisteak

TAILERRA | memoria lantzeko tailerra

MAIATZAK 31 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Tipi Tapa ekimenan barruan, memoria lantzeko tailerra antolatu du aurten Ongizate Batzordeak. Garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digu ikastaro honek. Garapen pertsonala bultzatzen laguntzen duen kurtso dinamikoa izango da. Ikastaroa amaitutakoan norberak etxean edo elkartean bertan jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira gainera. Herriko erretiratu guztientzako doako ikastaroa da eta guztira ordu eta erdiko 2 saio eskainiko dira.

GAZTE PLANA 2016

Udara badator eta urtero bezala Gaztelekuak gazte ekintzak antolatu ditu uztailerako.
Honako ekintza hauek egiteko aukera izango da:

  • HERNANIKO IGERILEKUETARA IRTEERA
  • MAKARROI JANA ETA OLABERRIKO KARRETARA IRTEERA
  • SOBRON ABENTURA PARKEA IRTEERA.

IZENA EMATEKO: EKAINAK 10 BAINO LEHEN, udaletxean edota ainara@itsasondo.eus helbidean.
Herriko 10-17 urte bitarteko neska mutikoentzat daude antolatuta ekintza hauek.

NOLAKO FESTAK NAHI DITUZTE GURE HAURREK?

Festa batzordea jada martxan da eta lan talde bat lanean ari da programaketa egiten. Aurten ere, haurren iritzia jakin nahi dugu, beraiek ere festetako partaide direlako.
Horretarako, eta haurren parte hartu dezaten festen antolaketan ere, MAIATZAK 11, ASTEAZKENA, 17:00etan, aukera izango dute.
Mural erraldoi batean, haur bakoitzak, idatziz, marraztuz, ideiak botatzeko aukera izango du.
Horiek bildu eta ondoren, egingo den festa batzordera eramango dira aintzat hartu ditzaten.

JAI BATZORDEA

MAIATZAK 11 | 18:00 udaletxean
Abuztuko eta Iraileko jaiak antolatzeko bilerekin jarraituko dugu. Herriko elkarte, kuadrilla, herritar eta eragile ezberdinak gonbidatuta zaudete, ea denon artean denon gustoko ekintza eta jaiak antolatzeko moduan gauden.

Orriak