Albisteak

APIRILAK 26, HITZALDIA KULTURGUNEAN, 18:30etan

Atzo arratsaldean, Itsasondoko Tipi Tapa ekimenaren barruan, ongizate batzordeak antolatutako GAIXOTASUN EGOERAN, OSASUNA BERRESKURATZEA, NORK BERE BALIABIDEEKIN hitzaldia izan genuen Itsasondoko kulturgunean. Hitzaldia Garbiñe Etxaniz elikaduran adituaren eskutik izan genuen, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu eskaini zigun hitzaldiagatik. Bikaina benetan! Baita interesa piztu eta gerturatu zineten herritarroi ere, eskerrikasko!

COMPRAR, TIRAR, COMPRAR

APIRILAK 20 | 19:00 - KULTUR GUNEAN
DOKUMENTALA ERDERAZ 1h. 77´
Lehen aldiz erabili eta 18 hilabeteetara “hiltzen” diren bateriak, inprimatze kantitate zehatz batzuetara iristean blokeatzen diren inprima-tzaileak... Zergatik, aurrerakuntza teknologikoak izanda ere, kon-tsumoko produktuek gero eta gutxiago irauten dute? Non amaitzen duten jakin nahi duzu?

MAKROBIOTIKA TAILERRA

APIRILAK 16 | 9:30 Bizi Nahi jubilatu elkartean
Ikastaro-egutegiarekin jarraituz, datoren larunbatean, apirilak 16, udaberriko sukaldeari buruzko tailerra izango dugu. Neguko energía askoz dentsoago batetik udaberriko energía arinera nola iragan ikasiko dugu, udaberriko astenia eragozteko. Oso garai aproposa izaten da gainera depurazioa egiteko, neguko gehiegikeriak garbitzeko.
Beti bezala ikastaroa Itsasondoko Bizi-nahi elkartean izango da, goizeko 9:30etatik 14:00etara. Izena eman nahi baduzu deitu teléfono honetara: 656 724 193

Orriak