Albisteak
MARTXOAK 17, ANTZERKIA, "BI ERO DISKOTEKAN"
Martxoaren 17an, https://www.viagrapascherfr.com/guide-achat-viagra/ ostirala, arratsaldeko 7:30etan, "BI ero diskotekan" antzerkia izango da aterpean.
Doainik izango da.
MAKROBIOTIKA TAILERRA
Datorren larunbatean, otsailak 25 algen tailerra izango dugu. Munduko izaki https://www.viagrasansordonnancefr.com/ bizidun zaharrenetakoak izateaz gain, benetako altxorra dira gure osasunarentzat. Mineral eta aminoazidoetan aberatsak dira eta biodisponibilitate handikoak. Algak jatean benetako oligoterapia egiten dugu, gorputza gazte mantentzen laguntzen digute, hezurrak indartsu, eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko lagungarriak izan daitezke: osteoporosia, diabetesa, kolesterola, bihotzeko arazoak, minbizia.
ITSASONDO ETA LEGORRETAKO UDALAK ARKITEKTO PLAZA ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDA
2017ko Otsailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, Itsasondo eta Legorretako Udaletako Goi Mailako Arkitekto lanpostua. Onartuen eta baztertuen zerrenda eta epai mahia izendatzea.
Hemen duzuen iragakia.
XX. KORRIKAREN II. BATZARRA
Lehenengo bilera urtarrilaren 26an izan genuen eta bertan, eskualdeko arduradunak aurtego Korrikaren nondik norakoak azaldu zizkigun: ibilbidea, mezua, egitaraua...
MEZUA: BATZUK > BAT - ZUK - BATZUK
* BAT: Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.
* ZUK: Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.
"ZAINDU ZURE OSASUNA BIZKAR HEZURRAREN BITARTEZ" | HITZALDIA
Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren eskutik, "ZAINDU ZURE OSASUNA BIZKAR HEZURRAREN BITARTEZ " izenburua duen hitzaldia izango dugu Itsasondon eta honek bizkar hezurrak gure osasun orokorrarekin duen lotura azalduko digu.
EGUNA: Otsailaren 14an, asteartea
ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan
LEKUA: Kulturgunean
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- …
- hurrengoa ›
- azkena »