Albisteak

GARBITZAILEEN LAN POLTSA

GARBITZAILEEN LAN POLTSA
Udal eraikinetako garbiketako langileen lan poltsa egiteko beharra ikusi denez, lan poltsa sortzeko hautaketa-prozesua tramitean jarri da.
Deialdiaren informazioa uztailak 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Eskaera egiteko epea uztailak 3tik 16ra bitartekoa, biak barne.
Bete beharreko baldintzak:
- 16 urte beteta edukitzea
- Euskerazko 1. mailako hizkuntz eskakizuna
- Eskola ziurtagiria

I. TOPAKETA EGUNA ITSASONDON Ekainak 30

Ongizate batzordetik, DENON ARDURA DELAKO lemapean, berdintasuna lantzeko ekitaldi sorta antolatu genuen ekainaren 30erako.
Larunbat goizean elkartu eta bi taldetan banatu ginen, gizonezkoak batetik eta emakumezkoak bestetik, berdintasunaren gaia ikuspegi ezberdinetatik lantzeko. Ondoren elkarrekin bildu eta ateratako ondorioak elkarbanatu genituen. Bitartean, umeek berdintasunaren inguruko murala margotu zuten plazan. Festa giroan jarraitu zuen gero egunak, batukadak lagundutako poteoarekin eta herri bazkariarekin.

Orriak