HERRI BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOAREN ERAKUSKETA PUBLIKOA

Sendo S.L. S.L enpresak aurkeztu duen ITSASONDOKO BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA izeneko proiektua ikusi ondoren, 2018ko maiatzaren 28an udalak egindako batza­rrean, honako erabakia hartu zen:
—  Sendo  S.L enpresak egindako ITSASONDOKO BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA izeneko dokumentuari hasierako onespena ematea.
— Halaber, eta erabakitakoa beteaz, hasierako onespeneko Dokumentua jendaurrean jar­tzea 30 lan eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita. Bitarte horretan edonork dokumentua aztertu ahal izango du eta egoki­tzat ­jotzen dituen alegazioak egin.