Albisteak
ETXETIK EUSKARALDIRA (eguneroko proposamenak)
Elkar ikustea, besarkatzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin hitz egiteko beharra. Horregatik, koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.
Ezohiko egoerari aurre egiteko laguntzak
Ezohiko egoerari aurre egiteko laguntzak
Koronabirusaren eraginez, familia askoren egoera ekonomikoa aldatu egin da, eta laguntza premiak ugaritu egin dira. Halako egoeraren batean dauden herritarrei deia egiten diegu udaleko gizarte langilearekin harremanetan jartzera. Aurrez aurreko zitarik ematen ez badu ere, telefonoz jasoko ditu kontsulta eta eskaera guztiak, eta banan bana aztertuko dira egoerak. Edozein argibide eskatzeko, deitu udaletxera (943-88 11 70), 08:30etik 13:30era, edo idatzi alkatea@itsasondo.eus helbide elektronikora.
LIBURUAK ETXERA ZERBITZUA
Konfinamenduak irauten duen bitartean, "Liburuak etxera " zerbitzua martxan jarri dugu.
Astero liburuak eskuratzeko aukera egongo da. Eskaerak, asteazkena arratsaldeko 8ak arte jasoko dira.Ostiral goizean etxeetara eramango zaizkizue liburuak. Segurtasun neurriak betez.Ez dira itzuli beharko, jakinarazpen berririkizan arte.Helduon katalogotik izenburu zehatzak eskatu daitezke,(eskaera orokorrak ere) haurren sailean eskaera orokorrak egingo dira. (Eskaera orokorra: Adb. nobela beltza gazteleraz, edo 6-8 urte bitarteko ipuin bat...
ODOL EMAILEAK
Gipuzkoako odol emaile sareak, egoera honetan ere hain beharrezkoa den odol bilketarekin jarraitzen du. Osteguna 16an, ohiko ordutegian egongo da odola emateko aukera,udaletxean. Beraiek, odol emaileak diren batzuei deituko dieten arren, norbaitek asmorik balu bertara deitu daiteke txanda hartzeko.
30 lagun inguruk izango dute aukera odola emateko, segurtasun neurriak direla eta txandak 20 minuturo emango dira, 5 pertsonako batera gehienez hartuz. Telefono honetara deituta 943007888 txanda hartzea izango duzue.
Animatu!
KONFINAMENDUKO KRONIKAK
Itsasondo 2.0 aldizkariko lan taldetik proposamen batekin gatoz. Apirila amaieran Itsasondo 2.0 45. alea aterako da (web eta whatsapetik zabalduko da printzipioz, aukera dagoenean paperean ateratzeko asmoz). Ale honetan KONFINAMENDUKO KRONIKAK jaso nahiko genituzke. Galdera labur batzuk prest ditugu, norbanako edo familiek beraien esperientzia kontatzeko... Parte hartzea animatzen zaretenak, idatzi telefono honetara edo idatzi itsasondo2.0@itsasondo.eus // apirilak 19 arte jasoko dira// Animatu!
LIBURUAREN EGUNA, APIRILAK 23
Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna da.Talde irakurketarik, eta liburu azokarik etb egiterik ez dugu izango daino ziur konfinamendu egoeran, liburu irakurketak bete dutela zuen denbora... hortaz irakurtzen ari zareten liburuarekin argazki bat atera eta argazkiak@itsasondo.eus helbidera bidali eta argazkimuntai bat egingo dugu jasotako argazkiekin, liburu eguna ospatzeko! Animatu!
JARDUERA EKONOMIKOAN COVID-19 BIRUSAK ERAGINDAKO KALTE EKONOMIKOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN INGURUKO INFORMAZIOA
Herritar agurgarria,
Covid-19 birusaren pandemiak izandako eraginen artean, kontziente gara zure jarduerari eragin dion kalteaz. Jarduera geldirik egoteak diru-sarrerarik ez izatea dakar eta horrez gainera, gastu finkoek hor diraute. Gainera, ez dakigu egoera hau zenbateraino luzatuko den, hori da gogorrena.
Atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak
Atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- …
- hurrengoa ›
- azkena »