Albisteak

NAGUSIA 7KO 2. SOLAIRUKO ETXEBIZITZA ERRENTAN EMATEA

 
Itsasondoko  udalak  etxebizitza beharrean daudenei errentan ematen dizkie dituen etxebizitzak.
Nagusia 7ko 2. Solairuan dagoen etxebizitza hutsik geratu denez, espediente berri bat ireki da, interesaturik daudenek eskaera egiteko.
Espedientea arautuko duen baldintza plegua udaletxean jaso ahal izango da.
Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea MARTXOAK 21ean amaituko da.

MAKROBIOTIKA TAILERRAK

Aurten ere, Garbiñe Etxanizen eskutik (Elikadura makrobiotikoa/Osasun integratiboan aholkularia) ikastaro-sorta bat prestatu dugu zuen interesekoa izango delakoan. Ikastaroak Bizi-nahi elkartean izango dira, goizeko 9:30etatik 14:etara, eta bi zati izango dituzte, bata teorikoa eta bestea praktikoa, sukalde tailerra hain zuzen. Ikastaro-sorta honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 656 724 193 telefonora deituta.

UDALAREN LAN ESKAINTZA, BOST HILABETE TA ERDI PINTOREA

Itsasondoko Udalak  eskaintza egin du Eusko Jaurlaritzaren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan. Aipatutako eskaintzak Lanbideko web orrian argitaratu dira azaroaren 8an eta irekita egongo dira 2017ko azaroaren 22ra arte.
Aipatutako eskaintzetako baldintzak betetzen dituzten pertsona interesatu guztiek izena eman dezakete LANBIDEren bidez.
Lan eskaintza hau da:
Lanpostua: PINTOREA.
Lanaldi osoa 
Lanpostu kopurua: 1
Lan kontratua: Zerbitzu jakina ( 5 hilebete eta erdi)

Orriak