GAZTAIN JANA

GAZTAIN JANA 
Azaroaren 4-ean, urtero bezala, Gaztain Jana egin genuen Itsasondon. Iaz bezala, herriko plazan egitea erabaki zen, jendea gerturatzeko aukera gehiago eta eguraldi txarra egin ez gero leku aproposa zela pentsatuz.
Eguraldiak lagundu ez zuenez, arratsaldean mendi buelta egiteko plana ezin izan zen burutu, baina aurreikusita zegoen bezala, 17.00-etan elkartu eta Kulturgunean Shrek pelikula ikusi zuten haurrek. Gustora ibili ziren epelean.
Bitartean, herriko plazan, suak pizten hasi ziren gaztainak 19.00-ak inguru prest egon zitezen.

JAIETAKO ARGAZKI ETA BIDEOEN EMANALDIA

Jaietako argazki eta bideoen emanaldia ohitura bihurtu da gutariko askorentzat. Aurten ere ez dugu hutsik egin eta izugarri gozatu dugu Emmak prestaturiko bideoarekin, eskerrik asko, artista!!! Horretarako baina, ezinbestekoa izan da zuetariko bakoitzak argazki eta bideoak bidaltzea, etzarete gutxi izan eta mila mila esker!  Zer esan aurkezleei buruz? Bada aurtengo taldeak ederki egin duela, fundamentuz eta alai, zorionak neskak!
Jendetza bildu gara kulturgunean eta datorren urtean ere hala izatea espero dugu!

Orriak