MAKROBIOTIKA TAILERRAK

Aurten ere, Garbiñe Etxanizen eskutik (Elikadura makrobiotikoa/Osasun integratiboan aholkularia) ikastaro-sorta bat prestatu dugu zuen interesekoa izango delakoan. Ikastaroak Bizi-nahi elkartean izango dira, goizeko 9:30etatik 14:etara, eta bi zati izango dituzte, bata teorikoa eta bestea praktikoa, sukalde tailerra hain zuzen. Ikastaro-sorta honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 656 724 193 telefonora deituta.

UDALAREN LAN ESKAINTZA, BOST HILABETE TA ERDI PINTOREA

Itsasondoko Udalak  eskaintza egin du Eusko Jaurlaritzaren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan. Aipatutako eskaintzak Lanbideko web orrian argitaratu dira azaroaren 8an eta irekita egongo dira 2017ko azaroaren 22ra arte.
Aipatutako eskaintzetako baldintzak betetzen dituzten pertsona interesatu guztiek izena eman dezakete LANBIDEren bidez.
Lan eskaintza hau da:
Lanpostua: PINTOREA.
Lanaldi osoa 
Lanpostu kopurua: 1
Lan kontratua: Zerbitzu jakina ( 5 hilebete eta erdi)

Orriak