APIRILAK 9- BATZAR PARTEHARTZAILEA HIRI ANTOLAKETA ALDAKETA PUNTUALA

2010ko uztailaren 29an Itsasondoko Hirigintza Plan Orokorra onartu zen. Bertan urbanizagarri den eremu industrial baten garapena zehazten zen. Garapen hau aurrera eramatea ez da posible izan, baina Beko-kaleko eremuan sortzen diren zirkulazio eta aparkamendu arazoak zuzentzearren, Plan Orokorrean urbanizagarri bezala kalifikatutako eremuko zati batean, Beko kaleko arazoak zuzenduko dituen errotonda eraikitzea planteatu da. Errotonda hori eraikitzeko ezinbestekoa da lehenik arauen aldaketa egitea.
 

Orriak