MARTXOAK 10 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoak 10ean, larunbata, burutuko dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak.
Aurtengo egitarauaren berri ematen dizuegu:
- 12:00etan poteo herrikoia, BATUKALEROEKIN
-
14:00etan Bazkaria arbel-aitz elkartean, Ainhoa Agirrezabaldegi eta Uxue Alberdirekin.
Bazkarirako tikeak erosteko azken eguna, martxoak 4, igandea izango da.
UDALBATZAK HAINBAT ARAUTEGI ONARTU DITU
Udalbatzak 2018ko otsailaren 19an egindako udal bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituela:
— Goiko kaleko gazteguneko eta sormen gelako arautegiak onartzea.
— Itsasondoko udaletxeko erabilera anitzeko gelen arautegiaren aldaketa onartzea.
— Itsasondoko udaletxeko labearen erabilerarako arautegia onartzea.
NAGUSIA 7KO 2. SOLAIRUKO ETXEBIZITZA ERRENTAN EMATEA
Itsasondoko udalak etxebizitza beharrean daudenei errentan ematen dizkie dituen etxebizitzak.
Nagusia 7ko 2. Solairuan dagoen etxebizitza hutsik geratu denez, espediente berri bat ireki da, interesaturik daudenek eskaera egiteko.
Espedientea arautuko duen baldintza plegua udaletxean jaso ahal izango da.
Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea MARTXOAK 21ean amaituko da.
ITSASONDOKO HERRI BIDEEN INBENTARIOAREN AURKEZPENA
2017ko uztailean eginiko bileran azaldu geniezuen bezela, Sendo enpresari herri bideen inbentarioa egiteko eskatu zitzaion.
Sendo enpresak Itsasondoko Udalarentzat egin duen herri bide inbentarioaren proposamena aurkezteko egingo den batzarrera deitu nahi zaituztegu.
Ondoren iradokizunak egiteko aukera izango da.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 44
- 45
- 46
- 47
- 48
- 49
- 50
- 51
- 52
- …
- hurrengoa ›
- azkena »