Lizardiko bira

Ibilbidea luzea baina erraza da eta bai oinez bai mendiko txirrinduaz disfrutatzeko aukera emango digu. Ibilbidean zehar naturarekin bat egiteko aukera paregabea. Behin Berostegi auzoko errepidea utzita, Lizardi errekatxoaren aztarna jarraituko dugu. Ibilbidearen izenak esaten duen bezala, bideko lizar ugariek itzala emango digute, hauekin batera pagoak, haritzak, gaztainondoak… bide lagunak ditugularik. Aipatzekoa da Lizardiko errota ikusteko zoragarria dela eta bidean zehar animali ugari ikusiko ditugula.

Ioiako bira

Basoetan zehar Ioiara eramango gaituen ibilaldi honetan hainbat baserri ikusgai izango ditugu. Eskola eta frontoi zaharraren artean dagoen pistan hasi eta Agarre baserritik igaro asfaltozko bidera iritsi arte. Hemen aurrez-aurre izango ditugu igo beharreko mendiko eskailerak. Ioia aldera doan errepidea goraka hartuko dugu, Izarreko bidegurutzera heldu arte. Izarre baserrira iristean, langa zeharkatu eta bidexkan dauden mugarriei jarraituko diegu Iraolaetxeberrira iritsi arte. Gorantz doan bidea hartuko dugu Artetxe baserriraino.

Izarreko bira

Izarreko meategietara eramango gaituen bide laburra eta erraza da. Errekalde etxe aldera abiatuko gara. Bertako txabolen tartetik igaro eta gorantz doan bidea hartuko dugu, zig-zag eginez. Platanondoei jarraituz, Agarre baserrira doan errepidearekin topo egingo dugu. Hau gurutzatu eta parez pare dugun bidexkatik igoko gara. Ioiara doan bidea gurutzatu eta Izarreko minara doan pista jarraituko dugu. Bidea aurrera jarraituz, garai bateko meategien aztarnak ikusiko ditugu. Baso-bide beherantz joanda, bista politak ditugu: Zabale baserria, Txindoki mendia...

Sarasolako bira

Ibilbide laburra eta erraza da. Tren geltokitik Iturrioz aldera joango gara, bidean Paimmasa paper lantegia igaroz. Goraka jarraitu eta Iturrioz baserrira iritsiko gara. Honen atzealdean mendiko eskailerak daude. Gora eta gora igoz, Sarasola baserrietara iritsiko gara. Baserri multzo hau ikusgarria da: armarria, harrizko zubia... Hemendik aurrerako bidea aldapa behera izango da. Behatokian ondo irabazitako geldiunetxo bat egin dezakegu,  Itsasondoko eta Aizkorriko bistak aurrez-aurre ditugularik. Indarrak berrituta Altzagatik datorren pistari jarraituko diogu.

ITSASONDO 2.0, 19. ZKI.A

Azala

Beste urte bat amaitzear, eta gure Itsasondo 2.0 aldizkaria 19. alearekin dator. Nork pentsatuko zuen ibilbide luze hau egiteko gai izango ginela? 20. alearen ospakizunetan pentsatzen hasi beharko dugu. Eta badirudi urte berria zaharraren krisi kantu berarekin etorriko zaigula. Horiek horrela, 2013. urterako aurreikusten diren zerga eta tasen nondik norakoak azalduko ditugu Udaleko berriak atalean.

Orriak