Sarasolako bira

Luzera: 
4.50Km
Iraupena: 
1:15
Zailtasuna: 
Erraza
Gutxieneko altuera: 
133m
Gehieneko altuera: 
364m
Pilatutako gorabehera: 
231m
Itzulia: 
Bai

Ibilbide laburra eta erraza da. Tren geltokitik Iturrioz aldera joango gara, bidean Paimmasa paper lantegia igaroz. Goraka jarraitu eta Iturrioz baserrira iritsiko gara. Honen atzealdean mendiko eskailerak daude. Gora eta gora igoz, Sarasola baserrietara iritsiko gara. Baserri multzo hau ikusgarria da: armarria, harrizko zubia... Hemendik aurrerako bidea aldapa behera izango da. Behatokian ondo irabazitako geldiunetxo bat egin dezakegu,  Itsasondoko eta Aizkorriko bistak aurrez-aurre ditugularik. Indarrak berrituta Altzagatik datorren pistari jarraituko diogu. Hilerria atzean utzitakoan, intxaurrondoren ondoko  bidezidorratik Errezola baserrira iritsiko gara. Aurreraxeago Bengoetxea baserriaren ondotik igaro eta galtzeko arriskurik gabe, trenbidea jarraituz,  plazara itzuliko gara.