Itsasondo 2.0, 18. Zki.a

Azala

Pasa den abuztuan ospatu genituen Andra Mari jaiak eta irailekoak ere atzean utzi ditugu. Herri giro ezin hobean datorkigu, beraz, gure artera Itsasondo2.0ren ale berri hau. Ohi legez, aurrerapen txikitxo bat egiteko asmoz, herriko txikitxoenek ikasturteari hasiera nola eman dioten jakitera hurbilduko gara gure eskoletara. Zaldiekin zaletasun kuttuna duen herritar batengana ere gerturatu gara, eta elkarrizketen atarira jo besterik ez duzue Simon Ibargurenekin izandako solasaldiaren berri izateko.

Itsasondo 2.0, 17. Zki.a

Usadio zaharrei jarraituz, udako solstizioarekin batera eguzkiaren ahalmena irudikatzeko ospatu ohi dugun San Juan bezperako suak aurten ere itsasondotar andana bildu ditu bere itzulian. Urteko gaurik motzena dena, gau magikoa da inondik ere eta suaren epelean, sardina erreak janez eta dantza eginez ospatu dugu herritarrok antzina antzinatik datorren ospakizun pagano hau.

ZERBITZU MINIMOAK

Legorreta Itsasondo Ordizia Beasain Ormaiztegi Hospital
09:20 09:23 09:25 09:30 09:45 10:00
10:10 10:20 10:25 10:35 10:40 10:45

Hospital Ormaiztegi Beasain Ordizia Itsasondo Legorreta
11:00 11:03 11:05 11:10 11:25 11:40
11:45 11:55 12:00 12:10 12:15 12:20

Itsasondo 2.0, 16. Zki.a

16. alearen azala

Usadio zaharrei jarraituz, Santa Ageda bezperako makila kolpeez aurrena eta inauterietako mozorro koloretsuekin gero, ama-lurra lozorrotik esnatu eta udaberriari etorrera eman diogu. Baina, Euskal Herrian bestelako makila kolpeak ere izaten dira; egoera politiko nahiz ekonomikoari so jartzen bagara, berriak ez dira ez, alaiak.
 

Orriak