Ataungo eliza ezagutzeko txangoa egin dute Bizi Nahi elkartetik

Beste behin ere Bizi Nahi Jubilatu Elkartetik txangoa prestatu zuten apirilaren 29an Ataun San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutzera. 10:00etan Itsasondoko plazatik irten eta Ataun San Martingo plazara iristean, Atsedentoki elkarteko kideak egin zien ongi-etorria. San Gregorio aldera erreka ondoan dagoen bidean paseotso bat eman ostean hamaiketakoa egin zuten Atsedentoki elkartean. Ondoren eliza eta hango organo barrokoa (1761ean eraikia) bisitatu eta 14:00etan Bitor jatetxera gerturatu ziren bazkaltzera. Bazkari ederra egin eta giro paregabean egon ziren.

GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON

GOIERRIKO GARRAIOA HOBETZEKO BILERA ITSASONDON BILERA  APIRILAREN 7AN
 

2013. urte amaiera aldean herritarrekin bilerak egin genituen herritarren garraio beharrak zeintzuk ziren identifikatzeko.

Herri ezberdinetako bizilagunekin eginiko bileretan jasotako proposamenekin txosten bat prestatu da; txosten horretan oinarriturik Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikariek, autobus zerbitzuen aurreproiektu bat prestatzen ari dira.

Aurreproiektu hau aurkeztu nahi dizuegu Itsasondoko  herritarrei, zuen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Orriak