GURE ESKU DAGO
HELDUENTZAKO Kontsumo tailerra
Aurtengo Eskolako Agenda 21 programaren barruan, herriko ikastetxean arduraz kontsumitzeko tailerra jaso dute gure herriko gaztetxoenak. Programari lotuta, Kontsumo tailerra antolatu da herritar oroei zuzendua. Kontsumoa ardatz izanik eta alor ezberdinetatik begiratuta, honek sortzen dituen ondorio ezberdinak aztertuko dira, sortzen diren hondakinak, ditugun ohiturak, aukera desberdinak… Erosketak modu ekologiko batean egiteko aholkuak eman eta berrerabiltzeko moduak mahai gainean jarriko dira.
IRAUNKORTASUN DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA
2012 eta 2013 urtean zehar egin den IRAUNKORTASUN DIAGNOSTIKOAREN aurkezpena izan zen atzo arratsaldean Kulturgunean.
Diagnosia aurrera eraman duen teknikariak azaldu bezala, diagnosiak 4 atal nagusi izan ditu: Lurralde gaiak Balibide naturalak, Hondakinak eta Ingurumen Kalitatea Sentibilizazioa, Herritarren-Parte-hartzea eta Barne Koordinazioa Garapen Soziala eta Ekonomikoa.
GURE HERRIKO GIZARTE ZERBITZUAK EZAGUTZEN
Joan den ostiralean, maiatzak 9, herriko gizarte langileak hitzaldia eskainiko zuen Udalak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak aurkeztuz. Ongizateko lan-taldeak antolatutako jardunaldia izan zen, hauen ustetan, gizarte zerbitzuen inguruko ezagutza oso baxua bait da eta honela zerbitzu hauen ezagupen maila handitzeko asmoz.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 103
- 104
- 105
- 106
- 107
- 108
- 109
- 110
- 111
- …
- hurrengoa ›
- azkena »