Udalak kudeaturiko langabeen lan-poltsa

Udalak, langabezian dauden herritarrei laguntzeko asmoarekin, lan poltsa berri bat sortuko du eta zuen burua lanerako eskaini nahi duzuen herritarrok, egitasmo honetan parte har dezakezue izen-emate orria betez. Udalak bitartekari lana baino ez du egingo, herriko langabeen poltsa honetan izena eman duten pertsonen datuak herrian dauden enpresetara bidaliz, udaletxera langile bila gerturatzen denari eskainiz eta baita beste zenbait erakunde zein enpresetatik egiten diren edo egin behar diren deialdien informazioa jarraituz.
 

Udaletxeko 1. solairuaren inaugurazioa

Udaletxeko 1. pisuaren obra bukatzear da. Abenduak 13 arratsaldeko seietan inaugurazioa egingo da "Itsasondo Ekinez Egina" parte hartze prozesuaren herri batzar batekin.
Udaletxean egin den obra honen bidez udaletxe zaharraren berrikuntza prozesuan beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman da eta aspalditik herriak behar zuen  erabilera anitzeko areto multimedia bat edukiko dugu. Herritar orok erabili ahal izango du gune berri hau, kultur edo herriarentzat interesgarri izan daiteken beste edozein ekitaldi antolatzeko.
 

Orriak