ODOL EMAILEAK
Gipuzkoako odol emaile sareak, egoera honetan ere hain beharrezkoa den odol bilketarekin jarraitzen du. Osteguna 16an, ohiko ordutegian egongo da odola emateko aukera,udaletxean. Beraiek, odol emaileak diren batzuei deituko dieten arren, norbaitek asmorik balu bertara deitu daiteke txanda hartzeko.
30 lagun inguruk izango dute aukera odola emateko, segurtasun neurriak direla eta txandak 20 minuturo emango dira, 5 pertsonako batera gehienez hartuz. Telefono honetara deituta 943007888 txanda hartzea izango duzue.
Animatu!