Albisteak

OPORRAK BERTATIK BERTARA

Itsasondoko Udalak bat egin du UEMAren ‘Bertatik Bertara’ kanpainarekin. Udalerri euskaldunek euren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea da kanpainaren helburu nagusia.
“Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” leloa hautatu du UEMAk kanpainarako, bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia balioan jartzeko, herritarrak zein bisitariak kontzientziatzeko eta horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatzeko. 

LIBURUTEGI IREKIERA

Ekainaren 15etik aurrera, neurri zehatzekin, liburutegiak bere ateak irekiko ditu. Hemen argibideak, hauek errespetatzea derrigorrezkoa da. 
 
ERABILTZAILEEI, Gogoratu txartela iraungita izango duzuela,eguneratzea beharrezkoa izango dela. Ordutegi horretan bakarrik irekiko du atea. 
 
 
 

KAXINTANE TABERNA ERRENTAN EMATEA

Itsasondoko Udalaren KAXINTANE taberna errentan ematea eslei­tzeko lehiaketa irekia dei­tu da.
Interesatuek baldintza plegua eskuratu ahal izango dute, horretarako  943881170 telefonora deituz edo itsasondo@udal.gipuzkoa.net helbidean eskatuta.
Udaletxeko harrera zerbitzuan ere kopia eskuratu ahal izango da.
 Kontratuaren iraupena: Bost urtetarako, sei hilabeteko proba aldiarekin
 Prezioa: Hileko errenta  400 euro BEZ barne

LIBURUTEGI IREKIERA

LIBURUTEGIEN IREKIERA 

Itsasondoko liburutegiak automailegutza bidez funtzionatzen duenez, oraindik ezin ditu bere ateak ireki, ezarri den protokoloetako neurrien artean erabiltzaileak apalak eta liburak ezin ikutzea ezarri delako. Irekitzeko aukera ez dagoen bitartean eskaera zerbitzuarekin jarraituko dugu, liburuak udaletxean jasotzeko aukera izango delarik. 

Orriak