Albisteak
UDALETXEAN JASO DIREN MASKAREN BANAKETA
Herritarra, Udaletxean zenbait maskara jaso ditugu, behar gehien duten herritarren artean banatzeko.
Adin nagusiko herritarren artean banatu dira horietako batzuk, eta geratzen direnak garraio publikoa erabili beharrean izango diren herritarren artean, zein behar bereziak dituztenen artean banatzea da gure asmoa.
BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO
BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.
Informazio gehiago:
JAI BATZORDEA 2020
Ohiko legez, garai hauetan iraileko festak antolatzeari ekiten diogu, eta oraingoan ere hasi beharko dugu! Suposatzen dut, iraila amaierako ez dela oztoporik izango (agian jende kopuru asko ekidin behar dira) baino gu gurera jarriko gara eta ikusiko dugu data gerturatu ahala...
Gaur genuen festa batzordea aurreikusita, baino fisikoki elkartu ezin dugunez, 2019ko jaien balorazioak oinarri hartuta (atxikita balorazioa) 2020 egitarauaren zirriborro bat bidaltzen dizuegu, elkartu gaitezenerako ideia bat egiten joan gaitezen.
ITSASONDO 2.0, 45.Zki.a ALDIZKARIA
Covid 19a dela eta, ezin dugu ,ohi dugun moduan aldizkaria paper edizioan zuen etxeetan banatu. Baino baziren kontatzeko kontu asko eta hemen duzue Itsasondo 45. aldizkaria zuen esku. Eneko Salinasen elkarrizketa irakurtzeaz gain, entzuteko parada ere baduzue.
on egin!
laguntza psikologikoa eskaintzeko programa
Laguntza psikologikoa
Eusko Jaurlaritzak laguntza psikologikoa eskaintzeko programa berri bat jarri du martxan: ADI. Konfinamendu garaira eta alarma egoerara egokitzeko zailtasunaren ondorioz, ondoez emozionala areagotu zaien herritarrei laguntza psikologikoa eskaintzea da programa berriaren helburua. Aurrez zituzten arazo psikologikoak areagotu zaizkien lagunei zein sortu diren premia berriei erantzuteko sortu da programa berri hau.
ETXETIK EUSKARALDIRA (eguneroko proposamenak)
Elkar ikustea, besarkatzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin hitz egiteko beharra. Horregatik, koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »