Ezohiko egoerari aurre egiteko laguntzak
Ezohiko egoerari aurre egiteko laguntzak
Koronabirusaren eraginez, familia askoren egoera ekonomikoa aldatu egin da, eta laguntza premiak ugaritu egin dira. Halako egoeraren batean dauden herritarrei deia egiten diegu udaleko gizarte langilearekin harremanetan jartzera. Aurrez aurreko zitarik ematen ez badu ere, telefonoz jasoko ditu kontsulta eta eskaera guztiak, eta banan bana aztertuko dira egoerak. Edozein argibide eskatzeko, deitu udaletxera (943-88 11 70), 08:30etik 13:30era, edo idatzi alkatea@itsasondo.eus helbide elektronikora.