Albisteak

WAIT, JUST WAIT

OTSAILAK 21 | 18:00tan KULTURGUNEAN
Bihar, otsailak 21, Jabi Julio argazkilari donostiarraren dokumentala izango dugu ikusgai Itsasondon. Dokumentalak errefuxiatuen egoera salatzen du eta emanaldiaren ondore solasaldia izango dugu Jabi Julio bera eta Iñigo Gutierrez-ekin.

MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, otsailak 25 algen tailerra izango dugu. Munduko izaki https://www.viagrasansordonnancefr.com/ bizidun zaharrenetakoak izateaz gain, benetako altxorra dira gure osasunarentzat. Mineral eta aminoazidoetan aberatsak dira eta biodisponibilitate handikoak. Algak jatean benetako oligoterapia egiten dugu, gorputza gazte mantentzen laguntzen digute, hezurrak indartsu, eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko lagungarriak izan daitezke: osteoporosia, diabetesa, kolesterola, bihotzeko arazoak, minbizia.

XX. KORRIKAREN II. BATZARRA

Lehenengo bilera urtarrilaren 26an izan genuen eta bertan, eskualdeko arduradunak aurtego Korrikaren nondik norakoak azaldu zizkigun: ibilbidea, mezua, egitaraua... 
MEZUA: BATZUK > BAT - ZUK - BATZUK
* BAT: Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.
* ZUK: Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.

ARALAR BIZIRIK HITZALDI INFORMATIBOA

Aralarren egiten ari diren pistak direla eta Aralar Bizirik plataforma eta landarlan ingurumen elkartea hainbat saio informatibo ari dira antolatzen herriz herri. Oraingo honetan Itsasondora etorriko dira, beraz interesa baduzu azaldu eta informatu.
EGUNA: OTSAILAK 9, OSTEGUNA
LEKUA: KULTURGUNEAN
ORDUA: 19:00tan
 
Informazio gehiago: 
landarlan.blogspot.com.es
https://www.facebook.com/aralarbizirik/

OTSAILAK 4 - MURAL ERRALDOIAK

ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI EKIMENA
2016 urtean zehar, azken urteetako ildoari jarraituz, milaka eta milaka errefuxiatuen inguruko egoera dramatikoaren berri izan dugu eta hau ezagututa, 2016ko ekainean Itsasondoko ongizate batzordeak erabaki zuen Siriar Errefuxiatuei laguntza ematea Bizi Ekin Ordiziako elkartearen bidez. Material bilketa bat egin genuen eta baita erantzun ona jaso ere. Mila esker benetan zuen alea jarri zenuten guztiori.

Orriak