Albisteak

URRIAK 22 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Bagoaz hastera!
datorren larunbatean, urriak 22, udazkeneko sukaldeari buruzko tailerrarekin hasiko gara. Naturaren zikloekin bat eginda bizitzea eta urtaroen arteko trantsizioa egitea garrantzitsua da osasuna eta energía izateko. Udazkena "metala" elementuari dagokio, birikak eta heste lodia indartzeko sasoia, eta tailer honetan hori guztia nola egin ikasiko dugu.
Plaza gordetzeko telefonoz dei dezakezue (656 724 193)

ARGAZKI LEHIAKETA

2017KO EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETAKO OINARRIAK
1. Itsasondoko udalak argazki lehiaketa antolatzen du, Itsasondon erroldatutako herritar guztiei zuzenduta.
2. Lehiaketaren helburua 2017ko Itsasondo Udalaren egutegia egitea da.
3. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzazke.
4. Gaia honako hau da: "UDAZKEN KOLOREAK".
5. Argazkiak Itsasondoko udalerriaren eremuan bertan egindakoak izan behar dira derrigorrez.
6. Argazkiak aurkezteko formatuak: paper fotografikoa edo CD-a.

ITSASONDO LEGORRETA IBILALDIA

URRIAK 15 | 10:00 ITSASONDOKO PLAZAN
Itsasondoko plazatik irten eta Arama eta Altzagatik barrena Altzagaratera igoko gara. Altzagaraten, Txindoki eta Murumendiko paisaiaz gozatuz hamaiketakoa egin eta indarraberritu ondoren Legorretara jaitsiko gara. Legorretako plazan bazkaria izango dugu zain eta bazkalostean, jolasean eta tertulian lagunartean egoteko aukera paregabea izango dugu.

MAKROBIOTIKA IKASTAROAK

Ikasturte berriarekin bueltan gara berriro. Urtero bezala, aurten ere formazio-programa trinkoa izango dugu Itsasondoko Bizi nahi elkartean, urrian hasi eta maiatza bitartean. Programa trinko horretan beste urteetan baino tailer gutxiago izango ditugu, aurten zuen intereseko gaiak lantzeko espazio bat uztea pentsatu bait dugu.

TAILERRAK ITSASONDO 2016-2017, URRIA-MAIATZA

JAIEN BALORAZIOA

Aurtengo jaiak bukatu dira, baina erabat ahaztu baino lehen balorazio bat egingo dugu gehien eta gutxien gustatu zaizkigun ekintzak zeintzun izan diren jakiteko. 
Garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik ete jende gehienaren iritziak jasotzea, beraz ezin baduzu etorri bidali iezaiguzu zure iritzia mezu elektroniko batean maddi@itsasondo.eus helbidera, benetan eskertuko dugu!
Etorri ahal duzuenontzat hementxe deialdia:
EGUNA: irailak 29, osteguna
ORDUA: 18.15

ARALARREN GAU MAGIKOA

URRIAK 1-2 Aralarren gau magiko bat igarotzeko aukera. Haur gazte, heldu... denontzako!
Aurten ere, Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko txangoa antolatu dugu. Larunbat goizean atera eta igande goizalderarte Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko aukera paregabea. Interesa baduzu deitu 943 881 170 telefonora edo Kaxintane tabernan dagoen zerrendan apuntatu.

Orriak