Parte Hartzea

Ekimenaren logoa

Itsasondoko Udalak bere funtzionamendua herritarren parte-hartzean oinarritu nahi du. 2012 eta 2013 urteetan Itsasondo Ekinez Egina Parte Hartze prozesu zabala garatu genuen. Handik Herri-Plan berri bat atera zen, datozen urtetarako hainbat helburu eta lehentasun ezarri ziren eta eguneroko parte-hartzearen oinarriak finkatu genituen.

Lantaldeak dira parte-hartzearen zutabeak:

  • Lurralde antolamendua
  • Ongizatea
  • Herri-bizitza

Lantalde hauek irekiak dira (herritar guztiak daude gonbidatuak) eta hilero biltzen dira. Adi egon gure agendako deialdietara!

Azpiko zerrenda honetan azken urteotan lan taldeak egin dituzten bileran aktak ikusi ahal dituzue.

  Lurralde Antolamentua Ongizatea Herri Bizitza
2017
2016
2015
2014

Eta azkenik, 2012-2013 urtean egin zen Itsasondoko Iraunkortasuna Diagnosia irakurri dezakezu ondorengo eranskinean.