Agenda

MARTXOAK 1 - ONDARTEZ HITZALDIA

Joan den otsailaren 18an egin genuen txangoaren harira, Ondartezeko kideek hitzaldi moduko bat eskainiko digute. Alde batetik, egiten ari diren diagnostikoaren nondik norakoak azalduko dizkigute modu labur batean. Ondoren, txangoan ikusi genuen bezala, ondare paisajistiko oso garrantzitsua daukagu herrian, baina denboraren poderioz galtzen doa, beraz hau berreskuratzeko egin ditzakegun ekintza zehatzak zerrendatuko ditugu guztion artean, gure interesekoak izan daitezkeenak identifikatuz.

MARTXOAK 18 - DE LUIS R BODEGARA BISITA ETA BAZKARIA

Arbelaitz elkarteak antolatuta, irteera bat egingo da De Luis R bodegara. 
Goizeko 8:30etan herriko plazatik irten eta bidean gosaltzeko geratu ondoren bodegara iritsiko gara. Bisita egin, bazkaldu eta arratsaldean bueltatuko gara. Bidean zerbait harzten geratu eta iluntzerako herrian izango gara berriz. 
Salneurria 100€koa izango da gutxi gora behera (gastuen arabera)
Izen emateko azken eguna martxoak 12, igandea izango da. Kaxintanen, Lurdesenen edo Arbelaitz elkartean (astearteetan 18:00-20:00)

MARTXOAK 25 - MAKROBIOTIKA TAILERRA | UDABERRIKO SUKALDEA, GIBELAREN GARBIKETA

UDABERRIKO SUKALDEA ETA GIBEL GARBIKETA | BIZI NAHI ELKARTEAN
Tailerrean ikusiko dugu energiaren mugimendua nola den udaberrian eta nola bat egin energía horrekin. Gibelak zer funtziotan parte hartzen duen ezagutuko dugu eta baita gibel-garbiketa nola egin dezakegun ere, gure osasuna hobea izan dadin. Milorriarekin konpresak nola egin ere ikasiko dugu gibeleko trastornoak tratatzeko, bilisaren bidez toxinak kanporatzeko eta gibelari berritzen laguntzeko. Tailerra Itsasondon izango da, 9:30etatik 14:30etara. Izena emateko deitu 656 724 193 zenbakira.