Agenda

SALTO UDALEKUAK (15-18 URTEKOENTZAT)

Eguna: 
Martxoaren 4an, Osteguna

UEMAk aurten ere antolatu ditu Salto! topaketak: ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira, Zumaiatik Lekeitiora,

Gipuzkoatik Bizkaira. Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera aparta!

Beraz, badakizu: prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!

15-18 urte badituzu, MARTXOAREN 4EAN, 17:30ETAN KULTURGUNEAN bilkurara gonbidatua zaude. Bertan emango ditugu azalpenak. 

"EMAKUMEA eta ALDARRIKAPENA" MARGO ERAKUSKETA

Eguna: 
Martxoaren 5an, Ostirala
Martxoaren 11an, Osteguna

Fatiha Hajji Marokoar jatorriko emakumea bat dugu, bere istoria eta emakume askorena kontatu nahi izan du bere margolanetan. 
Berdintasuna, justizia, arrazakeria, bakardadea eta borroka besteak beste irudikatzen ditu bere margolanetan. 
Itsasondoko kulturgunean ikusgai izango ditugu bere 16 margolan, guztiek esango digute zerbait eta emango digute zer pentsatua. 
Martxoak 5, 8,10,11: 10:00-12:00
Martxoak 9:00-12:00
Egongo dira ikusgai
 

GAZTAIN EGURREZKO SASKINGINTZA TAILERRA

Eguna: 
Martxoaren 20an, Larunbata

Matxinbenta aldean, tradizio handiko ofizio batek irauten du, GAZTAIN EGURRAREKIN saskigintza. Gaur egun,  3 familiak dihardute lanketa horretan, jada jubilatzear daude eta ondorengoek ez dute jarraitu nahi. Beraiek, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete eta helburu horrekin antolatu dugu tailerra, Oihana Unanueren gidaritzapean. 

Hemen ekintzaren zehaztapenak: