GAZTAIN EGURREZKO SASKINGINTZA TAILERRA

Matxinbenta aldean, tradizio handiko ofizio batek irauten du, GAZTAIN EGURRAREKIN saskigintza. Gaur egun,  3 familiak dihardute lanketa horretan, jada jubilatzear daude eta ondorengoek ez dute jarraitu nahi. Beraiek, saskigintzaren transmisioa egin nahiko lukete eta helburu horrekin antolatu dugu tailerra, Oihana Unanueren gidaritzapean. 

Hemen ekintzaren zehaztapenak: 

  • Ekintza kulturgunean egingo da.
  • 4ko taldeetan eman beharko da izena. Bakarka emateko aukera ere bada, gero taldeak osatuko direlarik. 
  • 8 urtetik gorakoek taldean eman dezakete izena. 
  • 8 urtetik beherakoek helduren batekin eman behar dute izena.
  • Izena ematean zehaztu mesedez partaideen adinak.
  • Tailerrak ordu erdi iraungo du talde bakoitzarentzat.
  • 10:00-13:00etara bitarte egingo da tailerra, hortaz, 6 taldeek hartu dezakete parte.24 pertsonara guztira.
  • Izen ematean zehaztuko zaizue zuen taldeari egokitutako ordutegia (10:00/10:30/11:00/11:30/12:00/12:30)
  • Izen ematea handiagoa balitz, beste egunen batean zehaztuko genduke tailerra berriz egiteko beste egun bat. 
  • Izen ematea martxoaren 18, (12:00ak arte) izango da.
  • Lehentasuna Itsasondoarrek izango dute. 
  • Ekintza aurrera ateratzeko gutxienez 3 talde osatu  beharko dira, hau da, 12 lagunek izena eman beharko dute. 
  • Osasun egoera dela eta gela emango da tailerra hasi aurretik eta musukoaren erabilpena derrigorrezkoa izango da. Jende multzokatzeak ekiditeko, behin zuen taldeko tailerra amaituta, tailerraren inguruan ez pilatzea eskatzen da.

Izena emateko: https://forms.gle/ZSHMXtvNKJBfJDek6

 

 

Eguna: 
Larunbata, 2021, Martxoa 20
Ordua: 
10:00