Agenda

XX. KORRIKAREN II. BATZARRA

Lehenengo bilera urtarrilaren 26an izan genuen eta bertan, eskualdeko arduradunak aurtego Korrikaren nondik norakoak azaldu zizkigun: ibilbidea, mezua, egitaraua... 
MEZUA: BATZUK > BAT - ZUK - BATZUK
* BAT: Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.
* ZUK: Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.

ARALAR BIZIRIK HITZALDI INFORMATIBOA

Aralarren egiten ari diren pistak direla eta Aralar Bizirik plataforma eta landarlan ingurumen elkartea hainbat saio informatibo ari dira antolatzen herriz herri. Oraingo honetan Itsasondora etorriko dira, beraz interesa baduzu azaldu eta informatu.
EGUNA: OTSAILAK 9, OSTEGUNA
LEKUA: KULTURGUNEAN
ORDUA: 19:00tan
 
Informazio gehiago: 
landarlan.blogspot.com.es
https://www.facebook.com/aralarbizirik/

Orriak